Albistea

  • Debagoieneko ituna

    2016-05-25
    Partekatu - Compartelo

    IMG-20160524-WA0005Atzo Arrasaten hondakinen kudeaketa eraginkor baten alde eta gai honekiko dagoen gatazka egoera gainditzeko asmoz Debagoienako Ituna sinatu genuen hainbat taldek:ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, CCOO, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Irabazi, Gorripidea, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea.

    Hona hemen ituna:

    Jakina den moduan, hondakinen kudeaketak bi fase ditu: bata, bilketa eta bestea, bildutako hondakinei tratamendua ematea. Lehenak hurrengoa baldintzatu egiten du. Hondakinak gaika bilduz gero, birziklagarriak diren materialak berreskuratu egiten dira. Hondakinak nahasirik bilduz gero ordea, ezin direnez berreskuratu,  hondakinak zabor bihurtzen dira.

    Debagoieneko eskualdeak erakutsi du % 80 gaika bildu daitekeela oso epe laburrean. Arduradun politikoek gatazka egoera gaindituta, herritarrei mezu egoki eta bateratua bidali diete: etxeetan hondakinak sailkatzea nahitaezkoa da eta gainera erraz egiten da. Herritarrak berehala jabetu dira zentzuzkoa dela gaika biltzea eta gaur egun Gipuzkoa osoan eta baita Europa mailan ere jarraitu beharreko eredu gara.

    Hau guztia kontuan izanda, itun hau sinatzen dugun eragile sozial eta politikoek honako hau adierazi gura dugu:

    1. Osasuna eta ingurumena dira lehenesten ditugun irizpideak.
    2. Elkartasun eta erantzukizun frogarik handiena bakoitzak etxean sailkatzea da eta ekintza xume horrek besteekiko, planetarekiko, ardura eta begirunea adierazten du bete-betean.
    3. Debagoienan frogatu dugu % 80 gaika bildu daitekeela eta oso epe laburrean lortu daitezkeela emaitza horiek.
    4. Debagoienan egin badugu, beste edozein lekutan egin daiteke. Beraz, Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaldu nahi dugu gure eredua, Europari begira, erreferente bilakatuz.
    5. Emaitzak etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen dugu.

    Arrasate, 2016ko apirilaren 5a


    Partekatu - Compartelo