Hondakinak-Birziklapena
-
Papresak pertsonen osasunean eta ingurumenean duen eragina salatzeko elkarretaratzea deitu du Errenteria Osasuna plataformak
2025-06-12Errenteria Osasuna plataformak (Gabierrotako, Olibet-Etxeberrietako eta Erdialdeko auzo elkarteek eta Eguzkik osatuta) larunbatean, 12:00etan, Papresako zubian elkartzera deitu du. Helburua da enpresak zarata (batez ere gauean), kirats eta kamioi astuenen zirkulazioaren bidez pertsonen osasunean eta ingurumenean eragiten duen kaltea salatzea. Errenteria Osasunak prentsaurreko bat eskaini zuen atzo. Hona hemen bertan esandakoa…
-
Landa lurrak babestu/zaindu ditzagun
2025-06-04Azken urtetan landa eremuan, bai lur pribatuan, baita lur publikoan ere, txabolak eta antzeko eraikinak ari dira ugaritzen, mota eta neurri ezberdinetakoak, hauekin batera baratzak. Hau dena, inolako baimenik gabe egiten ari dela uste dugu, landa lurretako erabilerek eta jarduerek indarrean dauden araudiak bete gabe, alegia. Honek biziki kezkatzen gaitu; izan ere, bertan egiten den kontrolik gabeko jardueraren ondorioz lurra kutsatzen da, ura kutsatzen da, era desberdinetako hondakinak pilatzen dira, paisaia desitxuratzen da eta abar.
-
Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu eta Papresari buruzko salaketa epaitegira bidali du
2025-05-24EOtik (Gabierrotako, Erdiguneko eta Olibet-Etxeberrietako Auzo Elkarteak eta EGUZKI taldea) denbora daramagu Papresa enpresaren inguruan bizi diren pertsonen eta ingurumenaren baldintzak hobetzeko beharrezko neurriak hartzea aldarrikatzen. Lan horren ondorioz, 2024ko irailean salaketa bat aurkeztu genuen fiskaltzan, enpresa horren jarduerak eragiten dituen afekzioengatik (zarata, usainak, kutsadura etab.). Ekimen horrek, bere garaian jakinarazi genuen onarpen-izapidea gainditu ondoren, urte bereko azaroan abiarazi zituen fiskalak agindutako ikerketa-eginbide prozesalak (879/2024).
-
Eguzkik Urola ibaian erakundeen utzikeria salatu du eta Zumaiako Udalari bere erantzukizunak betetzeko eta kutsatzen duten isuritako zabor tonak kentzeko berriz ere eskatu dio
2025-05-212024ko apirilaren bigarren astean, Eguzkik publikoki salatu zuen Urola ibaiaren egoera, besteak beste, Uraren Euskal Agentzian (URA) eta Zumaiako udalean. Besteak beste, neurri zuzentzaile gisa, udalerrian zehar ibaia kutsatzen zuten zabor tonak kentzeko eskatu genuen. Duela urtebete baino gehiago eskaera formala aurkeztu arren, egoera ez da aldatu eta zabor tonek kalte larria egiten jarraitzen dute ibaiaren ekosisteman.
-
Foru Aldundiaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak
2025-05-19Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak dei egin du larunbatean, hilak 24, Aldundiaren aurrean antolatu duen elkarretaratzean parte hartzera. Hitzordua 13:00etan izango da. Zubietako Erraustegia hasieratik eta egunero kutsatzen ari da inguruko pertsonak, animaliak, landareak, lurzorua eta ingurumen guztia. Behin eta berriro adituak ari zaizkigu ohar nabarmenak egiten: urtetik urtera pilatzen ari dira erraustegiak zabaldutako pozoiak, dioxinak, furanoak, metal astunak, PFASak eta beste kutsagarri arriskutsuak. Baina aginte publikoek ez dute betetzen beren eginkizuna erraustegia bezalako industria arriskutsuak kontrolatzeko.
-
Eguzkik salaketa jarri du Arartekoan, Azkoitiko Udalak ingurumenari buruzko informazio-eskubidea urratu duelako
2025-05-06Aurtengo urtarrilaren amaieran, Eguzkik salatu zuen Azkoitiko Udalak berriro ere urratu zuela oposizioarekin sinatutako ingurumen-itun bat, eta horren inguruko azalpena eskatu zuen. Zehazki, 2024ko aurrekontuetarako, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten Urola ibaiaren ondoko baranden azpian metalezko sareak jartzeko. Sare horiek hondakin solidoak, plastikoak eta beste kutsatzaile batzuk Urola ibaira iristea eragozten dute, eta, horrela, haien kutsadura murrizten du. Sareak ez ziren ipini, ordea. Eta azalpenak eskatu eta hiru hilabete geroago, erantzunik ez. Gauzak horrela, Arartekoarengana jo dugu.
-
Hondakinak eta belatz handien bikote bat Mendexan
2025-04-25Pena da, eta amorru handia ematen du, naturan bertan hondakinak botatzen dituen jendea egotea. Edari-latetatik hasi, water-katiluetara eta hozkailuetara. Hori bai, gero mila kilometro egingo dituzte ondo kontserbatutako lekuez gozatzeko.
Oraingo honetan, Lea Artibaiko EGUZKI taldeak kexa bat jaso zuen, Lekeitiotik gertu dagoen itsaslabar batera, Mendexa udalerriko lursailetara, ematen duten lursail batzuetan hondakinak botatzen ari direlako. -
Donostiako portuko garbiketa eta EKPren gezurtapena
2025-04-10Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil azkenaldion sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Bideoa dela-eta, joan den astean Eguzkik gogoratu zuen ez dela lehen aldia, eta Euskal Kirol Portuak erakundeari eskatu genion aukera aprobetxatzeko garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko. EKPk, baina, “irmoki” ezeztatu du bideoan ikusten denarekin “inolako zerikusia” duela. Esan du pantalanen arduradun baino ez dela, ez portuko garbiketaren arduradun. Eta deitoratu du “modu bidegabean eta arrazoirik gabe” bideoan islatzen den salaketarekin nahastu izana. Hona hemen gezurtapen horri Eguzkik eman dion erantzuna.
-
Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu eta garbiketa-prozedurak berrikusteko eskatu dio Eguzkik EKPri (*)
2025-04-03Euskadiko Kirol Portuak erakundeak Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil egunotan sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu. Ez da, ez, lehen aldia. Izan ere, antzeko salaketa bat egin zuen Eguzkik 2023ko abuztuan, orduan ere bideo baten bidez. Gauzak horrela, Eguzkik EKPri zera eskatzen dio: salaketa biral berriaren aurrean entzungorrarena egin ordez, aprobetxatzeko eskaintzen duen aukera garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko.
-
Sustrai Fundazioak nitrato kutsaduragatik Zaurgarriak diren Eremuak handitzeko eta neurri eraginkorrak ezartzeko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari
2025-03-31Abeltzantza industrialak Nafarroako lurren nitrato-kutsaduran duen eragina frogatuta dago. Gauza bera gertatzen ari da Espainiako Estatuko beste lurralde batzuetan ere. Neurri handi batean, abeltzaintza-ustiategi industrialen hazkunde neurrigabearen ondorioz gertatu da hau. Nafarroan 40 proiektu berri edo handitze-proiektu baino gehiago zenbatu ditugu azken urteotan. Ustiategi hauek sortzen dituzten mindak dira gure lurretan nitratoek eragindako kutsaduraren iturri nagusietako bat. Baina ez bakarra.
-
Eguzkik birziklatzera animatzen ditu pasaitarrak
2025-02-25Pasaiako Udalak iragarri du hainbat neurri hartzen ari dela etxeko zaborren gaikako bilketaren ehunekoa handitzeko. Helburua da lehenbailehen –dagoeneko berandu doa– % 55 lortzea, hori baita Hondakinen Legeak eskatzen duen gutxienekoa. Gaur egun, % 47,1era baino ez da iristen (1), eta horrek San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen bigarren udalerria bihurtzen du, Donostiaren ondoren. Hori oso tamalgarria da, batez ere kontuan hartzen badugu 2015ean Pasaia % 69,99ra iritsi zela. Baina igaroriko urak errotarik ez darabil.
-
Erantzukizunak argitu gabe, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori eta bost urte geroago
2025-02-09Zaldibar Argituk antolatuta, gaur goizean ekitaldi bat egin da Eitzagan, Zaldibarko zabortegiko luizian hildako Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran langileak gogoratzeko eta, aldi berean, hura gertatu eta bost urte geroago erantzukizunek argitu gabe jarraitzen dutela salatzeko. Zaldibar Argituren partez, Idoia Marinek esan du epaitegietan gauzak oso motel doazela, baina mobilizazio-deialdiei adi egon beharra dagoela, “mobilizazioak beharrezkoak izango direlako”.
-
Azkoitiko Udalak oposizioarekin sinatutako ingurumen-ituna berriz ere urratu duela salatu du Eguzkik, eta azalpenak eskatu ditu
2025-01-232024ko aurrekontuetan, Udalak eta oposizioko talde batek 18.000 euroko partida bat sinatu zuten ibaiaren aldameneko baranden azpian metalezko saretak ipintzeko, plastikoak eta beste hondakinbatzuk Urola ibaira iristea eragozteko. Akordioaren arabera, 840 metro inguru sareta ipiniko ziren. Baina egiaztatu ahal izan dugunez, 105 metro baino ez dira ipini. Alde nabarmena dago adostutakoaren eta benetan egindakoaren artean. Horrek agerian uzten du sinatutako akordioa nabarmen urratu dela.
-
Lasarte-Orian, errefuxako ontzi gehien-gehienak, 5etik 4, irekita daude; beraz, sistema ez da funtzionatzen ari
2025-01-16Teorian, Lasarte-Orian etxeko hondakinak botatzeko ontzi grisak, “errefuxakoak”, itxita daude, eta txartelaz bakarrik ireki daitezke. Praktikan, ordea, gehien-gehienak irekita daude, zehatz-mehatz, 5etik 4, egiaztatu ahal izan dugunaren arabera. Gauzak horrela, kontua ez da Udalak joan den martxoan indarrean jarri zuen sistema hobetoxeago o okerxeago kudeatu daitekeela, baizik eta sistema hori ez dela funtzionatzen ari.
-
2024: balantze eskasa saneamenduaren arloan
2025-01-09Amaitu da 2024. urtea, eta Pasaiako badiako eta Oiartzungo itsasadarreko puntu desberdinetako isurketen gaia zein egoeratan dagoen aztertu beharrra dago. Besteak beste, Eguzkik aktiboki esku hartu du horietan, horiek konpontzeko eta araudia betetzeko eskatuz.
Bisita Kontadorea






