Albistea

  • Metroa Gelditu, herriari galdetu. Manifestazioa ekainaren 18an.

    2016-06-16
    Partekatu - Compartelo

    ZM - MANIF 16.06.18 A3 - A02Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro “pasantea” edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako. Halaber, proiektuaren hasieratik nozitu dugun gardentasun falta salatu genuen, hain zuzen ere jendearen interes eta premiei zuzenean eragiten dien egitasmo horren inguruko erabakietan herritarrek partehartzeko biderik ireki ez delako. Prozesu guztia ilunkeria eta sekretismo nabarmenarekin bideratua izan da, egitasmoari buruz nahiz hirian horrek eragingo litzukeen ondorioei buruz informazio garrantzitsuak gorde direlarik.

    Sei hilabeteren ondoren egoera are okerragoa da. Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak, ezikusiarena egin du, eta beste Erakunde batzuek ez bezala, harekin biltzeko egin genion eskaerari erantzuteko ez du asmorik azaldu.

    Metroaren igarobidearen proiektuaren bultzatzaileek egitasmoari buruz informazioa eman gabe segitzen dute. Hala, “Satorralaia” bera izan da Metroaren ibilbidea Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko asmoaren astakeria erakutsi behar izan duena. Gainera, obrak esleitzeko asmoz urratsak ematen darraite, gure ustez irregulartasunez beteriko prozesu bat garatuz (alegazioei erantzun aurretik azterketa-lanak esleitzea, Trenbideen arloko Lurralde Plan Sektorialean metroaren egitasmoa ez onartuta egotea, Ingurumen Eraginaren Deklarazio zaharkitu batez baliatzea…).

    RUEDA_DE_PRENSA_9JUN15[1]Milaka bizilagunek siñatu dute jada metroaren igarobidea geldiarazteko eta Gipuzkoako Diputazioari herri galdeketa bat egiteko eskatzen duen eskaria, eta hiriko balkoietan METROARI STOP aldarrikatzen duten banderolak ikusten hasi dira.

    Orain herritar guztiei ekainaren 18an larunbatarekin Donostiako kaleetan manifestatzeko dei egin nahi diegu “Metroa Gelditu, herriari galdetu!” lelopean, zeharo behar gabekoa eta hiriarentzat hain kaltegarria den proiektu hori atzera botatzeko. Helburu hori aurrean, ekainaren 18an eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuko gara.

    Metroa gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua


    Partekatu - Compartelo