Albistea

  • San Marko-Txoritokietako ibilaldian artifizializazioaren arriskuak eta ondorioak begibistan geratu dira

    2016-07-17
    Partekatu - Compartelo

    San Markosko ibilaldiko une bat

    Ibilaldiko une bat, zeinak zati hiritartuak eta mendi bideak tartekatzen zituen.

    LAU HAIZETAKO PARKE AHAZTUAREN PLANGINTZA BERRESKURATZEA ETA EGUNERATZEA LITZATEKE NEURRIRIK PRESAZKOENA.

    Errenteriako Beraun auzotik abiatuz, San Marko-Txoritokietako bidea hartu dugu.

    Lehenengo geldialdia San Marko transferentzia gunean izan da. Bertako bizilagun batek urteetan auzokoek jasan eta jasaten jarraitzen dituzten usaiak eta kamioien joan eta etorria azaldu du.

    San Markoko ibilaldia kamioaiak transferentzia gunetik igandean

    Kamioaik transferentzia gunetik bueltan baita igandean ere.

    Ondoren San Marko mankomunitatean Errenteriako udaletxeko bi ordezkariak transferentzia gunera kamio gehiago ekartzearen inguruan eta horrek Zubietan egin nahi den erraustegiarekin duen harremana azaldu dute.

    San Markoko ibilaldia partaideen argazkia zabortegi berreskuratuan

    Partaideon argazkia, zabortegi berreskuratua (negutegiak) atzean dugula.

    San Markoko ibilaldia hondare megalitikoen azalpenak jasotzeko uneanAurrera jarraituz, Txoritokietara heldu gara eta bertan monumentu megalitiko asko daudela ezagutu dugu. Aranzadiko arkeologo baten laguntzaz harri berezi horien esanahia ezagutu dugu. 

    Azkenik, San Marko Gotorlekura iritsi gara gure martxari amaiera emateko eta gerturatutako jende guztiari hurrengo martxen berri emateko.

    San Markoko ibiladia partaideak azalpenak jasotzen

    Ibilaldian zehar eguraldiaz gozatu eta azlpenak jasotzeko uneetako bat.

    Ibilbidean zehar, naturagune honen ondare naturalaren eta kulturalaren balioak, eta egun dauden proiektuak eta mehatxuak azaltzen joan gara, eta agerian gelditu da balio handiko gune honek eta zehazki Lau Haizeta natur parkeak, administrazio publikoen kudeaketa hobeago bat behar duela.      


    Partekatu - Compartelo