Albistea

  • BILBOKO ASTE NAGUSIAN ERE AMA LURRAREN ALDE!!!

    2016-08-14
    Partekatu - Compartelo

    EguzkizaleakKamikoLogoakHIRE LAGUNAK BILDU ETA HATOR TXANDA BAT EGITERA.

    Kaixo!
    Aurreko mezuan esan bezala,  aurten ere, Aste Nagusian, Eguzkizaleak Konpartsak txosna jarriko du. Konpartsa hau, Eguzki Talde Ekologistak urtean zehar naturaren alde egiten duen lana aurrera eramateko ezinbestekoa da. Horregatik, txandetan izena ematea eskertuko genizueke.
    Gurekin harremanetan jartzeko bideak bi dira; eguzkibarakaldo@gmail.com eta 688 69 38 68 telefonoa.
    Parte artzeko aukera….

    Urtero-urtero bezala txosna ikaragarria eraikitzen dugu. Egitura honek hainbat bidegabekeri eta ingurumen sarraski salatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Baina, Aste Nagusian ikusgai daukagun txosnak hainbat hilabeteko lana dauka atzetik. Horregatik, zuengana jotzen dugu muntaian parte hartzeko deia luzatuz. Aurten, lanak Santutxuko Karmelon (Menendez Pelayo, 12) burutuko ditugu, ordutegia hau izango delarik:
    Goizetan: 10:00etatik 14:00etara 
    Arratsaldetan: 16:00etatik 20:00etara 
    Anima zaitez eta parte hartu!! Lana bai, baina ondo pasatzeko tartea ere bada!!
    ASTE NAGUSIAN ERE AMA LURRAREN ALDE!!!
    Zure lagunak bildu eta hator txanda bat egitera!
    2016 txandak konpartsa

    2016 txandak konpartsa

    Lurra eguneko kartela hobeto ikusteko sakatu hemen

    folklore azoka 2016 2


    Partekatu - Compartelo