Albistea

  • Abuztock, erraustegiaren aurkako hitzordu berria

    2016-08-26
    Partekatu - Compartelo

    IMG-20160825-WA0005Gipuzkoako Foru Aldundiak ezezkoa eman dio erraustegiaren inguruan erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko GuraSOSek egin duen eskaerari. Ezezko horri erantzuteko, GuraSOSek berak ABUZTOCK jaialdia antolatu du. Irailaren 4an izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera, Donostiako Gladys Enea parkean.

    Ekitaldia piknik moduko bat izango da. Egitaraua musikak eta hitzaldi labur-laburrek osatuko omen dute. Guztiok gaude gonbidatuta errebolta baketsu honetara. EGUZKIkook, behintzat, ez dugu huts egingo.

    ENTZUN EGIN BEHARKO GAITUZTE!


    Partekatu - Compartelo