Albistea

  • Parte-hartzearen aldeko eta propagandaren kontrako kontzentrazioa

    2016-11-17
    Partekatu - Compartelo

    otra+perspectivaDemokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globalaren inaugurazio-ekitaldia zela eta, Donostian parte-hartze maila nolakoa den ederki ezagutzen duten hainbat herri-plataformek konzentrazioa egin zuten asteazkenean, Donostiako Udaletxe aurrean.

    Berrehun lagun baino gehiagok ozen adierazi genuen ez gaudela onartzeko prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria denik, ezta “Demokraziaren Munduko Hiriburua” denik ere.

    Kontuan izan behar da larunbata arte ospatuko den Foro Global honen propagandan Donostia “Demokraziaren Mundu Hiriburua” dela eta horrelako gehiegikeriak/ergelkeriak esaten dituztela.

    Munduko tiporik listoenak direla haiek sinesteak ez digu axola, baina ez gaude prest gainerako guztiok tonto konpletotzat har gaitzaten!

    Kontzentrazioan bildu ginenon artean, Satorralaiako (Metroaren aurkako Mugimenduko), Erraustegiaren aurkako Mugimenduko, STOP Desahucios plataformako, SOS Miracruz 19 taldeko, Uliako Lore-Baratzeetako eta beste hainbat plataformatako kideak zeuden, tartean, Eguzkikoak, noski.

    Ohikatu ziren leloen artean, honako hauek: “Goia, entzun, inposaketarik ez”; “Inposaketarik  ez, herri galdeketa bai”…


    Partekatu - Compartelo