Urtarrilaren 26an, Garoñaren Aurkako Foroak, zentralaren behin-betiko itxieraren alde borrokatzen duenak, hitzaldi informatibo bat burutuko du zentral zahar, arriskutsu eta alferrikako honen berrirekitzeak ekar ditzaken arrisku larriak salatzeko. Berrirekitzeak, 60 urtera arteko ustiapena suposatuko luke. Hau, Estatuan lehen aldiz emango litzateken egoera da, eta lehengo ondorioa, 17 urte gehiagoz hondakin nuklearrak sortuko liratekeela da.
Hitzaldi honetan, Garoñaren gaur egungo egoeraz, suposatuko lituzkeen arriskuez, kostu sozialaz eta ingurumen kalteez hitz egiteaz gain, kontsumo mota honi alternatibak emango zaizkio. Edozein pertsonak edo enpresek beste kontsumo eredu bat izan dezake, ekonomikoki kostu beretsua izan arren, ingurugiroarekiko errespetuan oinarrituta egongo litzakeena eta gainera, milioka pertsonen biziak arriskuan jarriko ez lituzkena.
Guzti honetarako, eta gaur egungo argi-indar kontsumo ereduaren inguruko edozein zalantza argitzeko, Garoñaren Aurkako Foroak, Eguzki-rekin batera, San Bizenteko jaietan antolatu ohi dituen ingurugiro jardunaldien barruan, hitzaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztete.
Ekarri zure argi-indarraren faktura eta Garoñako zentrala nola geldiarazi azalduko dizuegu, zure ordainagirian lapur diezazuten saihestuz.
Eguna: Urtarrilak 26, osteguna
Ordua: arratsaleko 19:00ak
Lekua: San Bizente Kultur Etxea