Gaur hona bildu gara Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatzeko eta haren berehalako eraispena lehentasunezkoa, ezinbestekoa eta betebeharrekoa izan dadila estatuko gobernuarekiko ezelako negoziazioetan.
Zentral nuklearra zaharkitua, arriskugarria eta alperrikakoa da. 2012tik geldirik dago, eta Bilbotik 60 kilometrora baino ez eta Ordunteko urtegitik 37 kilometrotara, non bizkaitar guztiek edaten dugun.
Aurrekaririk gabeko egoeran gaude. Lehendabiziko aldia da zentral nuklear batek baimena eskatzen duela 17 urte gehiagoz lan egiteko; hortaz 60 urteko lanaldira iritsiko litzateke. Jakin beharrekoa da 40 urtez lan egiteko diseinatu zutela. Araudiak onartzen ari dira eztabaida teknikorik gabe eta, jakina, eztabaida sozialik gabe, 40 urtetik gorako nuklearren lanaldiaz.
Atzo CSN-Segurtasun Nuklearreko kontseiluko kideek, konpainia elektrikoen presiopean publikatu zuten informean irekitzeko baimena ematen zaio Garoñari. Orain erabakimena politikoen esku dago. Kontseiluan dauden ordezkarietako hiru PPkoak dira. Euren iritzia aldekoa bada estatuko gobernuaren esku egongo da erabakia, eta aurreikus daitekeen bezala erabaki hori ere aldekoa izango da. Enpresa elektrikoen menpean gaude.
Enpresa hauek beren epe laburreko etekin ekonomikoa baizik ez dute ikusten, baztertuz ingurugiroan beren jarduerak duen eragina. Gainera, bistan da, politikoak ez dira bat ere bustitzen gu babesteko. Gaur legebiltzarrean Garoña berrirekitzearen kontrako ondoriorik gabeko arauz kanpoko proposamen bat eztabaidatzekotan zeuden. Talde sozialistak berak sustatutako proposamen hau gai-zerrendatik kendu du azken orduan. Auzo elkarteek, erakunde ekologistek eta sozialek, politikoek eta sindikalek Garoñaren kontrako Bizkaiko foroarekin bat eginik gure desengainua adierazi nahi dugu aurkeztu behar zen proposamenari dagokionez. Aipatutako proposamena edukirik gabea zen, ez zuen inongo jardunbiderik proposatzen Garoña behin betiko ixteko.
Estatuko parlamentuan hitzartzen eta eztabaidatzen diren hainbat gairen gaineko negoziazio-garaia da. Gizarteak indar osoz eskatzen die ordezkariei, bereziki, PNVEAJri eta PSEri, Garoña behin betiko ixteko eta berehalako eraispena beren negoziazio agendetan sar dezatela lehentasunezko, ezinbesteko eta betebeharreko aldarrikapen gisa. Hori hala izan dadin jardunbideak ere berehalakoak izan behar dira; ez gara babestuta sentitzen, gure instituzio hurbilenek ez gaituzte babesten.
Gainera, Garoñaren baimenak bidea ireki dezake estatuko gainerako zentral nuklearren bizitza ere luza dadin. Gogoratu behar dugu zentral hauek indar handiagokoak direla eta, hortaz kutsadura handiagoa sortzen dutela. Gure ustez zentral nuklearren itxiera progresiboa eskatu behar da, gainerako zentral nuklearrentzako lan-baimenak ukatu behar dira, Segurtasun Nuklearreko Kontseilu beregain baten aldarrikapena egin behar da eta nuklearrik gabeko eredu energetiko berri bat jorratzen hasi behar da.
Bide batez, beste mobilizazio bat iragarri nahi dugu Garoñaren kontra, otsailaren 4an goizean, 12etan Iberdrolaren aurrean.
Gizartearen kontrako jarrera nabarmendu nahi dugu, eta luza gabe, eskatzen dugu berehala has dadila beste eredu energetiko berri baten aldeko lana, subiranotasun energetikoan eta ingurugiroarekiko begirunea erakusten duen eredu energetiko berri baten aldeko lana, hain zuzen ere.
Eta portabilitatea egiten badugu, Iberdrola utziz eta energia berriztagarria saltzen duen batera pasatuz, askoz hobe!
AAVV de Bilbao, CCOO, Eguzki, EH Bildu, Ekologistak Martxan, Energia Gara, ESK, Equo, Ezker Anitza, Foro Contra Garoña de Bizkaia, Goiener, Greenpace, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri.