Aukera oro da ona aldarrikapen ozen eta garbia egiteko
Eguzkiren ustez, Euskal Herria maite dugunok bertan bizi garenok bezalaxe, eskura ditugun aukera guztiak erabili behar ditugu gobernatzen gaituztenei argi eta ozen adierazteko, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berehala itxi behar dela, hala nola zorigaiztoko instalakuntza horrengandik onartzen dugun tramite bakarra eraispenarena dela. Hori bai, transparentzia, parte hartze eta administrazioa, mugimendu ekologista, alderdi politiko naiz erakunde sindikal naiz sozialen artean lortutako kontsetsuz, hori baita guretzako etorkizun seguru bat izateko berme bakarra.
Horrexegatik, herritar oro foro eta plataforma ezberdinak antolatzen ari diren ekimen andanatan parte hartzera animatu nahi ditugu, zeinak Garoñaren itxiera eta berriztagarrietan naiz energia garbietan oinarrituko den eredu energetikoaren aldeko apustua egitea duten amankomunean, Eguzkikook honakoa gehitzen diogularik: “gure herrirako burujabetza energetikoaren ikuspegitik”. Agendan idatzi beharreko lehenengo data, datorren larunbatekoa da, hilak 18 19:00tan Gasteizen, Araba Garoñarik Gabe plataformak deitutako manifestazioan , non Eguzki, Garoñaren Aurkako Foroko partaidea, bertan egongo den.
Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira gure lurraren etorkizunerako – Energia Ministerioak abuztua baina lehen erabaki behar du irekitzeko baimena ematen dion hala ez-, beraz arrazoiz edo koherentziaz eta ikuspegi zabalarekin jardun beharra dago. Hori da gure buruari eskatzen dioguna eta horixe espero dugu gainontzeko gizarte eragile ekologista, sindikatu eta herritarrengandik ere, etorkizunean helburu berarekin antola daitezkeen mota honetako ekimenak babestuz, laster, martxoaren 25 larunbatez Garoñaren Aurkako Foroak egin duena, esaterako. Beraz, datozen hilabeteetan gorde dezagun tarte bat gure agendetan kalera irteteko, gure ahotsez eta partaidetzaz matxinatu gaitezen elektriken oligopolioen interesen eta horiekiko espainiar Gobernuaren zurikeriaren aurrean. Ez gaitezen gehiengo isila izan.