Albistea

  • Satorralaiak antolatuta, “Metroaren pasanteari ez!” lemapeko manifestazioa egingo da larunbatean

    2017-03-29
    Partekatu - Compartelo

    Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, larunbatean, apirilak 1, manifestazio bat egingo da Donostian, “Metroaren pasanteari ez!” lelopean. 12:00etan abiatuko da, Easo Plazatik. Martxoan informazio- eta salaketa-ekintza asko egin ondoren, Satorralaiak herritarrei manifestazioan parte hartzeko dei egin die. Mugimendu honek erakundeei eskatzen die pasantearen proiektua gelditzeko eta prozesu partehartzaile bat irekitzeko, Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren eta eraginkorrenaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten. Eguzkik bere egiten du deialdia.

    satorralaia-mani


    Partekatu - Compartelo