Euskal armagintzaren aurkako X. Bizi Martxa

WhatsApp Image 2017-04-12 at 17.16.37Hurrengo larunbatean, apirilaren 22an, “Gastu eta armagintza militarren aurkako X. Bizi Martxa” izango da. Bizkaiko mugimendu sozial desberdinek (ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC y KOMITE INTERNAZIONALISTAK) antolatuta dago

Ekimen honen bidez euskal negozio militarra salatuko da, haien eskubide guztiak galtzen dituzten miloika pertsoneei ihes eginarazi dieten gudak pizten dituztelako, eta Gobernuek OTANen gerraontziak haien etorria galarazteko bidaltzen dituzte.

Kontuan hartu behar dugu euskal armagintzek material militarra saltzen dutela edo Arabia Saudiko, Espainako, Frantziako, Estatu Batuetako, Inglaterrako, Marrokoseko, Israeleko, Turkiako, etabarreko Defentsa Ministerioekin edo ejerzitoekin laguntzen dituztela.

Bizi Martxa hau Foru Aldundiaren Jauregitik irtengo da goizeko 11:00etan eta Barakaldoko PRECICAST-PCB armagintzara arte joango da. Enpresa honek Airbus A400M hegazkin militarrentzat eta Europako hegazkin bonbaketarirentzat egiten ditu osagaiak.

Getxoko SENER enpresaren sarreran amaituko da. Enpresa hau “Rafael” eta “Israel Aircraft Industries LTD” Israeleko armagintzekin elkarlanean ari da. Gainera, SENER estatuko misilen arloan bigarrena da; aide-espazio arloan, seigarrena; eta armagintzarenean, hamabigarrena.

ARMAGINTZAREN AURKA, MARTXA

ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC eta KOMITE INTERNAZIONALISTAK elkarteek antolatuta, bizikleta martxa egingo dute datorren apriliaren, arma industrian aritzen diren empresa aurka.

Bilbon hasiko dira, eta Barakaldo eta Getxo lotuko dituzte. Bi herri horietan daude arma industrian aritzen diren bi empresa.

Armagintzan aritzen diren lantegi horiek industria sozialeko empresa bihurtzeko eskatu dute bizikleta martxara deitu duten sei elkarteek.