Bizkaiko Foru Aldundiak suhiltzaile kontzientzia-eragozleari ireki dion diziplina-espedientea bertan behera uzteko eskaera
2017-04-25
Partekatu - Compartelo
Ignacio Robles (Argazkia: Monika del Valle / Argazki Press).
Joan den asteburuan egin zen Amagintzaren kontrako X. Bizikleta Martxan, Askapenak, Eguzkik, Ekologistak Martxanek, Kakitzat-ek, KEM-MOCek eta Komite Internazionalistek espresuki aipatu zuten Ignacio Robles suhiltzailearen kasua. Bilboko Portuan Saudi Arabiara bidaltzeko 4.000 tona lehergai ontziratzen ari ziren, eta Roblesek operazioan parte hartzeari uko egin zion. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak diziplina-espedientea ireki dio. Bada espediente hori bertan behera uzteko eskaera bat, change.org bidez 200.000 atxikimendu biltzeko bidean dagoena. Orandik eskaera honekin bat egin ez baduzu, lotura honetan duzu aukera: