Albistea

  • Endesak eta Iberdrolak gure bizitzekin jolasten dute, gobernuarekin beherapen fiskala negoziatzen duten bitartean

    2017-04-27
    Partekatu - Compartelo

    ignacio_galan-(Iberdrolaren lehendakaria) eta-borja_prado (Endesaren lehendakaria)Pertsonen bizitza ze gutxi baloratzen duten berriro argi eta garbi utzi digute, dirua besterik ez dute ikusten eta.

    Garoñako zentral nuklearra irekitzeko eskaerarekin jarraitzen dute Nuclenorreko jabeak diren Iberdrolak eta Endesak (bakoitzak akzioen %50), gaur erabaki duten moduan. Horrek frogatzen du Iberdrolaren lehendakariaren den Ignacio Sanchez Galanen adierazpena, Akziodunen Batzarraren aurrean martxoaren 31n egindakoa, azpikeria hutsa izan zela. Izan ere, Espainiako Gobernurekin 2013 urtetik daukan ezkutuko negoziaketa baten jarraipena izan da beherapen fiskala edo beste kontrapartida ekonomiko batzuk lortzeko.

    Behin eta berriro zein den haien behetako helburua eta, aldi berean, haien Aquilesen orpoa, argi utzi digute: DIRUA. Gero eta diru gehiago lortu nahi  dute eta bost axola zaie pertsonen osasuna edo etorriko diren belaunaldiek energia nuklearren arriskurik gabe bizitzeko itxaropena. Haien balio-eskalan jendearen bizitza beti  haien dibidenduen azpian egongo da.

    Sanchez Galanek produkzio nuklearreko saila azken urteotan galeretan egon dela martxoan esan arren, atzo enpresen emaitza ekonomikoen aurkezpenean denbora gehiago eskatu du. Haien ustez zentralak itxi baino lehen oraindik nahiko onura ekonomiko lortu ahal dutela uste dute, bai beherapen fiskalen bidez, bai konpentsazio ekonomiko konkretuen bidez. Gai honetan, bai gobernuak bai enpresa hauek irudimen fiskal handia frogatu dute elektrikoen liberiaziotik.

    Benetan Iberdrolaren apustua negozio sail hau ixtea izango balitz, arrazoi ekonomikoengatik soilik  izan arren, orain dela urte batzuk zentralak ixten edo akzioak saltzen hasiko zen.

    Orain Energiaren Ministerioak azken hitza izango du Garoñako zentrala berriz irekitzeko baimena eman ala ez, eta  eragile guztiekin hitz egingo duela esaten digu. Guztiak esatean guztiak izatea espero dugu, gizarte mugimenduak eta talde ekologistak barne, eta Garoña ixteko eta desegiteko gehien sozialaren aldarria entzutea. Horren harira, trantsizio energetikoari buruzko eztabaida irekitzeko aukera aproposa izango litzateke. Pertsonen bizitzak eta haien ate birakarien dibidenduak nola kokatzen dituen  bere balio-eskalan ikusiko dugu.

    Hala ere, nahiz eta erabakia hartzeko epea abuzturako 8 arte eduki, CSNren baimen lotsagarria eta gero Gobernuak 6 hilabeteko epea duelako, momentu hauetan ez dugu presioa jaitsiko. Gizarte honek energia nuklearraren mehatxurik gabeko etorkizunaren alde sendo jarraitu du, jarraitzen du eta jarraituko duelako.

    Laster opor garaia dator eta horregatik gure presioa jaitsiko dela uste badute jai dute. Laster ikusiko dute. Denok presionatu behar dugu eta horretarako bide bakarra dago: ez erosi Iberdrolari eta Endesari energia nuklearrik, eta eman alta energia berriztagarriko enpresa edo kooperatibetan.

    2017ko apirilaren 17

    Garoñaren kontrako Foroa


    Partekatu - Compartelo