Albistea
-
CETAri EZ! Herriek Erabaki! esateko elkarretaratzeak
2017-05-18Gaur TTIP/CETA EZ Plataformak Arriagan (Bilbo) elkarretaratu dugu Espainako Gobernuei eta Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza librerako akordioaren alde dauden alderdiei akordio hori ez dugula nahi, herriek erabakia eduki behar dutela eta, haiek gure izenean onartzen badute, demokrazia lapurtzen ari direla esateko.
CETA bezalako Nazioarteko Itun Ekonomikoek, neoliberalismoan sakontzen dute, estatuen eta herrien subirautza gutxitu eta mugatuz, eta korporazio handien eskubideak handituz eta egikaritaz erraztuz. Enpresek Estatuek, eta zeresanik ez herritarrok eta guk hautatutako instituzioek, baino botere eta eskubide gehiago dituzten eszenatoki bat eraikitzen lagunduko du CETA-k, beste nazioarteko hitzarmen batzuekin batera, TTIP-a esaterako.
Gaur CETAren aldeko alderdiek osorako emandakina atzera botatzean urrats bat gainditu dute Madrilgo Diputatuen Kongresuan; orain lehen baino altuago ezetz, erabaki hori gure esku egon behar dela esan behar diegu.
Horretarako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainak merkataritza libreko itunen aurkako borrokarako tresna abaitu dugu. Bertan, EAEko legebiltzarreko zein Nafarroako Parlamentuko kideen datuak eta emaila dituzu eskuragarri, CETA-ren kontra egin dezaten galdatzeko eurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Ekin CETAren kontra, esaiozu zure legebiltzarkideari!
Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, orain eskumen ezaren aitzakiapean eskuak garbitu nahi badituzte ere, erantzukizun zuzena daukate.
Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen! Herritar zaren heinean, behartu zure eskubideak babesten! Idatzi CETA babesten duten alderdietako parlamentari guztiei, euren postura aldatzera behartzeko!
Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!