Barakaldoko EAJ Hegoaldeko trenbidearen Saihesbidearen aurrean: ezjankintasuna edo alderdiko diziplina?
2017-05-25
Partekatu - Compartelo
Aste honetan Eusko Jaurlaritzako kontseiluak Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearen esku uztearen sinadura adostu zuen Sustapen Ministerioarekin, honela, administrazio honek proiektu honen gestioa, esleipena, exekuzioa eta finantzaketa (kupo bidezkoa) bere gain hartzen ditu, tramitazio guztiari onespena emateko arduraduna den sustapen ministerioaren tutoretzapean.
Eguzkitik, jakina den gure gaitzezpen osoa adierazteaz gain, pasa den ostiralean hilaren 19an Barakaldo Naturala plataformako kideek EAJko ordezakari eta Barakaldoko gobernukide diren Gorka Zubiaurrerekin (Alkatetza, parte hartzea eta ingurugiroa) eta Jon Andoni Uriarekin (hirigintza) egineko bileran adierazitakoa egia bada, prozesu honetan eginiko guztia Barakaldoko EAJren eta lekuko autoritateen ezjakintasun osoz egin da, izan ere, bilera honetan behin eta berriz ziurtatu zuten 2015eko azaroan BOEn argitaratutakoaz haratago beste inongo berritasunen berririk ez zutela eta aipatutako argitalpenari alegazioa jarri zietela.
Besteak beste, Bilbo edo Santurtziko alkateek eginiko adierazpenen inguruan galdetu zitzaien, lanen hasieraren data konkretuetaz, bideak libratuko diren guneetaz edota ibilbideen aldaketetaz hitz egiten zutenak. Haien erantzuna momentuoro berdina izan da “ez dago aldaketarik, ez da ezer aldatu”. Aurreko adierazpenak zertan oinarritzen diren zalantzan jartzean eta egia ez gabe ere gezurtatuak izan ez direla aipatzean erantzuna honakoa da “ez dakigu haiek zer nolako akordiotara iritsi ahal izan diren”.
Lerro berdin hauetatik jarraituaz pasa den martxoaen 18 El Correo aldizkarian argitaratutako planoak aipatu zitzaizkien, plano hauek sustapen ministeroak 2015ean argitaratutakoen ezberdinak bait dira, eta bertan Basaurirrekin konexioa agertzen bait da proiektuaren bigarren fasean. Ez dakite, ez dute erantzuten. Aipatutako plano hauek Eusko Jaurlaritzaren Irekia web orrian publikatu zirela ere esan zitzaien. Azken aipamen honen inguruan Zubiaurrek Eusko Jaurlaritzari galdetu eta bertatik plano hau akats baten eraginez argitaratua izan zela eta “plano zahar bat izango dela” esan ziotela esan zuen… Baina inork ez zion akats hau zuzentzea eskatu argitaratu zuen komunikabideari.
Eguzkik, bai Gorka Zubiaurre eta baita Amaia del Campo deitzen ditu behingoz hainbestetan iragarritako proiektu hau geldiarazi dezaten (EITB, idatzitako prentsa, etab…). Lehenari, Barakaldoko azken gune naturalen ingurumena babestu dezan; eta eskualdearen garapenaz hainbeste arduratzen den gure alkatesari, bere herriko bizilagunei egingo dien kaltearen aurrean, trenaren eraikuntzaren justifikazio sozio-ekonomikoa publikoki exijitu dezan.
“Lanak egiteko aurreikusitako aurrekontua osoa 548,7 milioikoa da, horietatik 464 hitzarmenean adostutako 2 faseak egiteko erabiliko dira, Serantes-Olabeagako tunelaren erredakzioa eta lanak eta Barakaldo-Basauri arteko bidea barne hartzen dutenak”, adierazten du atzotik www.irekia.eus (Eusko jaurlaritzaren web gune ofizialak). Kasualitatea izango da, baina martxoan akats bidez argitaratutako planoak orain iragarritakoarekin antzekotasin handiak ditu, zenbakietan izan ezik, orain Basauri arteko 2. fasea eta lan proiektuaren erredakzioa (1. fasea) eta informazio ikerketa (2. fasea) barne hartzen bait ditu.
Honengatik guztiagatik, Eguzkin gure buruari galdetzen diogu ea EAJak eta Eusko Jaurlaritzak nahita erabaki duten Barakaldoko ordezkariak ezjakintasunean mantentzea inguruko hirietako alkateen eskakizunak betetzen zituen bitartean, edota, guzti hau jakinda ere, hobea ote den ez dakigu, ezin dugu erantzun esatea zure herria eta batez ere bere azken gune naturalek eragin okerrena izango dutenean Bilboko portuaren hobekuntzaren truke, bere herriko bizilagunentzako bizi kalitatearen hobekuntza saltzea ezinezko izanik, beste hiri horietako alkateek egin duten bezala.
Amaia del Campo alkatesaren jarrerak aldaketarik izan ez duela diote, 2015ean “hiri honetako ingurugiroarentzako astakeria bat da” esatetik 2017an “eskualdearen garapen jasangarriarentzako oso baliagarria den proiektua da” esatera ikuspegi aldaketarik ez dagoela esaten dute. Diotenez alkateak eta bere taldeak Castaños eta Kadagua ibaien pasabideak lurrapiratzeko ideiaren aldeko jarreran mantentzen dira, haien alegazioetan jasotzen den bezala.
Denak pentsarazten duen moduan, badirudi barakaldotarroi janaraziko dizkigula aurrez aipaturiko pasabideak; Desertutik merkantzien ibiliaren murrizketarik eza edota ACBren porturako zuzeneko pasabidea moztearen eraginez gehiagotzea; lurren etengabeko mugitzea eta kamioen ibilia inguruko flora eta fauna suntsitu eta hautsa eta zarata sortuz; lehenago askatasunez ibiltzen ginen guneetatik ibiltzeko mugak jartzea; eta, bereziki, “celda de lindane” delako bonba arriskutsuarekin nola “jolasten” duten ikustea, hartuko duen kokapeneko terrenoaren indusketa eta ahultzearekin eta geroko merkantzia arriskutsuen ibiliarekin… guzti hau garai batean SuperSur errepidea (1000 milioi euro eta urtero ia 9 milioi gehiagoko mantentze gastua) saltzeko erabili zuten helburu berdinarekin. Aurreko esperientziako ondorioa garbia izanik, errepide huts bat gaur egun inor gutxik erabiltzen duen, hildako bidea.
Seguraski, Amaia del Campo alkatesak Hegoaldeko Trenbidearen Saihesbidearen lan mahaia deitu dezan itxaron beharko dugu azkenik biharko plenoan Barakaldo Naturalak aurkeztutako mozioa azkenik onartua baldin bada, eta hilabeteko epean egiten baldin badu. Ikusteko dago gaur egungo alkatesak plenoko akordioak betezen dituen edo bere aurrekoek egin bezala akordio hauei entzungor egiten dien. Ikusteko dago baita ere aurrez aipaturiko lahan mahaia eta informazio ofizialaren eskakizuna onesteaz gain bere alderdiak honen alde bozkatzen ote duen.
Bere alderdikideei adierazi zitzaien bezala, ziurgabetasunak nahasmena sortzen du eta nahasmenak susmoa pizten du.
Alderdia edo bizilagunak?. That’s is the question. Quo vadis, Amaia?