Albistea

  • CETAren aurkako mobilizazioak Donostian, Bilbon eta Iruñean

    2017-06-04
    Partekatu - Compartelo

    Iruña03062017-1Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek deituta CETA hitzarmenaren aurkako mobilizazioak egin dira egunean zehar Donostian, Bilbon eta Iruñean. Mobilizazioak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren (CETA) aurka Atlantikoaren bi aldeetan sortu den mugimenduaren testuinguruan kokatzen dira. ELA ekimen hauen parte da eta mobilizazioetan parte hartu du.

    Donosti03062017Ekintza hauetan ehunka lagunek hartu dute parte. Ituna oso kritikatua izaten ari da, hain zuzen ere bere xede nagusiagatik, “merkataritzari oztopoak kentzea” baita xede hori, eta kendu nahi den oztopotzat jotzen da, adibidez, langileak, ingurumena, kontsumitzaileak, jatorri-deiturak eta abar arauen bidez babestea. Bestela esanda, herritarren eskubideen eta on publiko orokorraren gainetik jarri nahi dituzte atzerriko korporazioen eta inbertitzaileen eskubideak. Hori lortzeko, Estatuaren botere arautzailea neutralizatzen duten bi teknika erabili nahi dituzte: batetik, justizia-auzitegi pribatuak, eta, bestetik, araudien alorreko lankidetza, arauketa ahalik eta maila baxuenean homogeneizatzen saiatzeko, merkataritza-interesak ahalik eta gutxien baldintzatuta egon daitezen.

    Datorren astean zehar ere ekimen hauek hainbat mobilizazio deitu dituzte. Bihar Gasteizen, legebiltzarrearen aurrean goizeko 11:00etan.

    Bilbo03062017-2


    Partekatu - Compartelo