Irune Faustmann, 19 urtekoa, iaz hil zen, irailaren 5ean, Laudion, zehatz-mehatz, Aretako geltokian, tren batek harrapatuta. Urtebete geroago, aitak, Gonzalok, sinadura-bilketa abiatu du. Espainiako Gobernuak RENFEko geltokietan, nasen artean, oraindik geratzen diren 433 pasabide arriskutsuak ezabatzea du helburu. Eta ezabatzen ez diren bitartean, segurtasuna areagotzeko behin-behineko neurriak har ditzala, behintzat (semaforoak, barrerak, zaindariak…). Sinatzera animatzen zaitugu. Izan ere, Eguzkik hamaika aldiz salatu du RENFEko geltokietan segurtasun-, irisgarritasun- eta zerbitzu-gabezia nabarmenak daudela, eta salaketa horiek erraz ezkontzen dira Gonzalo Faustmannen ekimenarekin. Sinatu nahi baduzu, hemen bertan egin dezakezu.