Albistea

  • Eguzkik asteburu honetan ehiza debekatzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek egin duten bezala

    2017-12-01
    Partekatu - Compartelo

    elurraEguraldia dela eta, asteburu honetan ehiza debekatzeko eskatu dio Eguzkik Gipuzkoako Foru Aldundiari, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek debekatu duten bezalaxe.

    Elurrak eta hotzak neurri handi batean defendatu ezinean uzten dituzte hegazti gehienak. Horretaz baliatzen dira eskrupulurik gabeko hainbat ehiztarik sekulako sarraskiak egiteko.

    Halaber, Eguzkik eskatzen die basozainei, ertzainei eta udaltzaienei zaintza zorrozteko eta elurretan ehiza egiten dutenei gogor egiteko, zoritxarrez, asko izaten dira eta.

    ehiza1


    Partekatu - Compartelo