Gipuzkoa hotzaldipean egon den bitartean ehiza bertan behera zergatik ez?
2017-12-06
Partekatu - Compartelo
Foru Aldundiak asteburuan ehiza bertan behera zergatik ez duen utzi zaila da ulertzen, baina seguru asko are zailagoa izango da esplikatzen
Eguzkiren iritziz, zaila da ulertzen, baina seguru asko are zailagoa izango da azaltzen, Foru Aldundiak zergatik ez duen asteburuan ehiza bertan behera utzi.
Elurra eta, oro har, egoera meteorologikoa zela eta, beste foru aldundiek ehiza bertan behera utzi dute. Bereziki adierazgarria iruditzen zaigu Bizkaiko kasua, alor honetan Gipuzkoarekin antzekotasun handiagoa duelako Arabakoak baino. Bada, Bizkaian ehiza bertan behera utzi dute, Gipuzkoan baino dezente elur gutxiago izan badute ere. Gipuzkoako Aldundiak, aldiz, ezer ez egitea hobetsi du.
Deigarria da Gipuzkoako Aldundiaren jarrera hori, pasa den astean bai Euskalmet naiz Aemet-en, gerora bete diren aurreikuspenak kontuan hartuta. Azter dezagun azken egunotako eguraldia:
– Ostirala, abenduaren lehena, elurte eguna izan zen horrek dakartzan tenperatura baxuekin. Ondorioz, Gipuzkoa osoa zuritu zen eguneko uneren batean ( kostalde eta kostatik gertuko herriguneak eta hiriguneak kenduta) eta herrialdearen gehiena egun osoan zehar.
– Larunbata abenduaren 2an, Gipuzkoa guztian izotza egin zuen eta elurtuta egon zen herrialdearen ehuneko handi bat.
– Igandean abenduaren 3an, Gipuzkoa gehienean egin zuen izotza eta larunbataren antzera, elurtuta jarraitzen zuen.
Tenperatura minimoen mapa igandean 2017-12-03. Gipuzkoa osoa izoztzpean.
Baina eguraldia trakets hori naiz honen ondorioak baztertuz, Gipuzkoan, bioaniztasun kontutan beti gertatzen den bezala, batez ere tartean ehiza baldin bada, tostada oraingoan ere gurinaren aldetik erori da.
Gero okertuko dute muturra esaten dugunean Foru Aldunditik ehiztariekin klientelismoa praktikatzen dela.
Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2017ko abenduren 4an.