Albistea

  • Eguzkik salatu du Renfek Mugitik kanpo jarraitzen duela, Aldundiak 2017an integratuko zela iragarri zuen arren

    2018-03-21
    Partekatu - Compartelo

    Eguzkik salatu du Renferen aldiriko zerbitzuak Mugi tarifa-sistematik kanpo jarraitzen duela, Foru Aldundiak 2017an integratuko zela iragarri zuen arren. Halaber, talde ekologistak salatu du inork ez duela azaldu non dagoen koxka, alegia, zergatik integrazioari buruzko elkarrizketek ez duten fruiturik ematen.

    Eguzkik gogorazi du Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak iazko urrian iragarri zuela Renfek urtea bukatu baino lehen Mugirekin bat egingo zuela. Azaroan, berriz, foru iturriek hori bera berretsi zuten, Renferekin adostasunera iristear zirela, hari-mutur batzuk lotzea baino falta ez zela eta 2017an bertan tratua itxiko zela.

    mugi1mugi42017 bukatu zen eta 2018 hasi zenetik hiru hilabete pasatu dira, ordea, eta Renfek Mugitik kanpo jarraitzen du. Hau lehen atzerapena balitz, tira, baina horrela  ia bost urte daramatzagu, Mugi txartela sortu zen une beretik. Tarteka esaten digute elkarrizketak oso aurreratuta daudela, baina, zergatik ez dakigula, elkarrizketa horiek ez dira ixten.

    Renferen Brinkola eta Irun bitarteko aldiriko zerbitzuak urtean 6 milioi erabiltzaile ditu. Mugirekin bat egingo balu, kopuru horrek gora egingo luke. Izan ere, txartelean integratuta dauden Eusko Trenek, Lurraldebusek eta autobus urbanoek gora egin dute. Renfe ere integratuko balitz, garraio publikoa indartuko luke, ingurumenaren mesedean, eta, batez ere, erabiltzaileei zerbitzu eroso eta merkeagoa eskainiko lieke.

    EGUZKI, 2018ko martxoa

    mugi renfe[1]


    Partekatu - Compartelo