Albistea

  • Eguzki ere Fermin Balentziari Vianako Printzea Saria ematearen alde

    2018-03-24
    Partekatu - Compartelo

    Fermin Balentzia iaz, "Bardea Libreak" ekimenaren aurkezpen-ekitaldian.

    Fermin Balentzia iaz, “Bardea Libreak” ekimenaren aurkezpen-ekitaldian.

    Fermin Balentzia kantariari Vianako Printzea Saria emateko herri-ekimen bat martxan dago eta Eguzkik ekimen horrekiko atxikimendua adierazi du.

    Eguzkik atxikimendua eman du Ferminen kantak Euskal Herriko Mugimendu Ekologistaren soinu-bandaren parte direlako, Mugimendua sortu zenetik beretik. Ferminek Bardeetako tiro-poligonoaren edo zentral nuklearren kontra kantatu du, baita Iratiren edo Gladysen alde ere.

    Nafarroako memoria elkarteak izan dira Fermin Vianako Printzea Sarirako hautagai aurkezteko ideia bikaina izan dutenak, baina, espero zitekeen bezala, berehala memoria alorretik kanpoko talde eta pertsonek eskaerarekin bat egin dute.

    Fermin 1948an jaio eta 1968an hasi zen jendaurrean kantatzen. Beraz, aurten 70 urte egingo ditu, eta 50 plazaz plaza hasi zenetik. Nekez egongo da horrelako aitortza egiteko une aproposagorik.

    Vianako Printzea Saria Nafarroako Gobernuak kultura alorrean egiten duen aitortza nagusia da.

    Egongo dira, noski, Fermin bezain hautagai duinak; ez, ordea, Fermin baino duinagorik.

    EGUZKI

     


    Partekatu - Compartelo