Gerra Bilboko Portuan hasten da: “Made in Euskadi armak”

Armas MADE IN EUSKADIDatorren larunbatean, apirilak 7, “Gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamaikagarren Bizi Martxa” ospatuko da; Bizkaiko zenbait kolektibo antimilitarista, ekologista eta nazioarteko elkartasun taldek bultzatutako ekimena.
Hamaikagarren Bizi Martxa 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregitik. Bertan ekingo zaio bidea Barakaldoko Precicast PCB armagintza lantegirantz, gero Bilboko Portutik igaro ondoren, Santurtziko parkean amaitzeko.
Egungo errealitate gordinaren aurrean (murrizketak pentsio, berdintasun politika, gizarte-zerbitzu, edota egoitza duinerako sarbidean), honekin aurkitzen gara: militarismoari bideratutako errekurtsoak handitzen ari dira:
➢ Defentsa Ministerioaren aurrekontua aurten %30an haziko da, 2017.urtean 5.734 milioietatik 7.558 milioikoa izatera pasako da.
➢ Honetaz aparte badaude kontutan hartu beharreko beste zenbait kopuru. Klase pasiboak eta erakunde militarrak (5.300 milioi), Barne Ministerioa (2.800 milioi) eta Industria Ministerioa (700 milioi euro).
➢ Gainera, 2016 eta 2017ko armamentu planei dagokien zorra ordaintzeko 1.824,5 milioi gastatuko dira (2017rako 1.107 milioi, eta 2016tik ordaintzeke dauden beste 716). Armagintza proiektuarekin lotutako zorra 21.000 milioietakoa da. Zehazki, Pizarro eta Leopard 1.500 tanke; Eurofighter hegazkinak, urpekuntziak, Tigre eta NH-90 helikopteroak eta misilak erosteko, besteak beste.
➢ BPGren %2rainoko iragarritako gastu militarraren hazkuntza indarrean jarri da. Pasa den pazko militarrean María Dolores de Cospedal Defentsa ministroak “Defentsa Arloko Ziklo Inbertitzaile Berria” iragarri zuen.
■ Defentsa Estatu-Idazkaritzak joandako martxoaren 12an dokumentua egin zuen; honen onarpena hurrengo ministro-kontseiluan bozkatuko da. Dokumentuaren arabera, zikloaren lehenengo fasean 11.000 milioi euro balioko zazpi programa izango dira (zehazki 10.805 milioi): 8×8 gurpil-gaineko borroka ibilgailuak; F-110 fragatak; entrenamendu hegazkinak; aginte-sistema eta aire-kontrolaren modernizazioa; “MRTT” Airbusak; NH-90 ontzi-helikoptero eta “Chinook” helikopteroen modernizazioa.
➢ Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak ematen dizkio industria militarrari, batez ere sektore aeronautikoari; horrez gain, Bilboko Portutik material militarraren esportazioa baimentzen du. Datu zehatzak emate aldera: Azken hileotan, “Lehergaiak” zigiluaz markatutako 312 kontainerretan 8.656 tona merkantzia irten dira Bilboko Portutik Saudi Arabiarantz; hauek dira Yemenen milaka hildako zibil eragiten ari diren bonbardaketen arduradun.
Ekimen honekin salaketa bikoitza egin nahi dugu: Alde batetik gastu militarrerako eta armagintza bultzatzeko euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela, eta beste aldetik euskal armagintza.
Euskal armagintzan 100 enpresa inguruk parte hartzen dute. Armagintzaren fakturazioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko hirugarren postuan dago, Madril eta Andaluziaren atzetik.
Defentsa-Ministerioak emandako datuen arabera, material militarraren fakturazioan EAEko bi enpresa estatu espainiarreko 10 enpresa handienen artean kokatuta daude: ITP-Aero seigarrena da, eta Aernnova zortzigarrena.
Ildo berean, aipagarria da SAPA “armamentua” azpisektorean seigarren enpresa dela estatu mailan, eta Sener bigarrena “misilak” sektorean, seigarrena “aeroespazial militarrak” sektorean eta hamabigarrena “armamentua” sektorean.
Euskal armagintzaren enpresek urtero, gutxi gora behera, 800 milloi eurotako material militarra saltzen dute. Erosleak desberdinak dira: Estatuko defentsa eta armadaren ministeritza, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Arabia Saudi, Marroko, Israel, Yemen edo Siria, besteak beste. Negozio honen mozkinak 150 milloi eurotakoak dira.
Adibide moduan aipatuko dugu Getxoko SENER enpresa. Israeleko “Israel Aircraft Industries LTD” enpresarekin laguntzeko konpromisoa dauka, material aereonautiko berriak diseinatzeko, “Vulcan” programaren barruan, eta negozio hauen zenbatekoa 5 milloi eurotakoa da.
“Sener” europa mailan enpresa liderra da, besteak beste, hurrengo arlotan: “Ekintza eta Kontrola” sistemetan, eta taurus KEPD 350, IRIS-T, RBS 70 NG, METEOR eta NSM misilentzako “Inteligentzia, Zaintza, Ezagutzea eta Sistema Integratuak” aplikazioetan.
Beste aldetik beste enpresa bat salatuko dugu, hain zuzen ere, Barakaldoko “PRECICAST”, ITP-Aero taldearen barruan dagoena, eta Airbus A400M militar garraiorako hegazkinaren eta europear guda hegazkinaren hainbat pieza egiten duena.
Hau dana salatzeko, eta armagintzak “zibil industria” bihur dezan eskatzeko, bizi martxa hauxe antolatu dugu. Holako gauza bat gertatu zen Euskal Herrian duela urte batzuk: “Orbea” enpresa hasi zenean armak egiten zituen, hain zuzen ere pistolak, rebolberrak eta arma motza desberdinak. Gaur egun, Orbeak bizikletak egiten ditu.
ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK eta ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK