EGUZKIk hiri-zuhaiztiaren babeserako Udal-Ordenantzaren proposamena helarazi dio Barakaldoko Udalbatzari

WhatsApp Image 2017-10-25 at 12.05.57Irabazik, PSE-EEk, eta EH BIlduk erregistratu dute Ingurumenaren batzordean eztabaidatzeko.

Iaz ia ehunka zuhaitzen mozketa salatu ondoren eta hirietan gure bizitzarako eta osasunerako hainbeste onura ekarri duten ezaugarriak desagertzea salatzean eta errefusa adieraztean nekatuta, Eguzkik hiri-zuhaiztiaren babeserako udal-Ordenantzaren proposamen bat egiten hasi zen. Helburua zuhaitzen kontserbazioa lehentasuna izatea da.

[Barakatu, baina berri osoa gaztelaniaz soilik dago]

Leitzako trikuharri baten gainean ehiza-postu bat eraiki dutela salatu eta Nafarroako Gobernuari azalpenak eskatu dizkio Eguzkik

Ehiza-postua trikuharriaren gain-gainean. Beheko partean, ezkerrean, argi eta garbi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Ehiza-postua trikuharriaren gain-gainean. Beheko partean, ezkerrean, argi eta garbi ikus daiteke monumentuaren seinalea.

Leitzako Iruso 1 (Iturri) trikuharriaren gainean ehiza-postu bat eraiki dutela salatu eta Nafarroako Gobernuari azalpenak emateko eskatu dio Eguzkik. Izan ere, Leitzako Ehiztari Elkarteak dio “ehizako postu horren eraikuntza ehizako plan ofizialak markatutako tokian” dagoela. Horrela balitz, utzikeria larri eta ulertezina irudituko litzaiguke Irungurumen Sailaren partetik.

Jatorrizko salaketa herritar batek egin zuen. Salaketarekin batera banatutako argazkiek argiro erakusten dute ondare arkeologikoaren kontrako eraso baten aurrean gaudela. Irudiotan, monumentuaren seinalea argi eta garbi ikusten da; a priori, behintzat, nekez argudiatu zezakeen inork hor monumentu bat zegoela ez zekienik.

Seinalea gertuagotik. Atzean, berriz, postuaren oinarriak porlanaz bermatuta daudela ikus daiteke.

Seinalea gertuagotik. Atzean, berriz, postuaren oinarriak porlanaz bermatuta daudela ikus daiteke.

Salaketa horrek sare sozialetan lortu duen oihartzuna dela eta, Leitzako Udalak eta Ehiztari Elkarteak ohar bana plazaratu dute. Udalak, albistearen berri izan bezain pronto, ehiztariekin eta Ingurumen Sailarekin harremnetan jarri eta postua lehenbailehen tokiz aldatuko dutela esan du.

Ehiztari Elkarteak, berriz, argudiatu du “ehizako postu horren eraikuntza ehizako plan ofizialak markatutako tokian” dagoela, eta, eraiki zutenean, trikuharriaren seinalea “sasi artean ezkutatua” zegoela. Eta seinalea bistan geratu zenean ere ez ziren konturatu? Nolanahi ere, gauzak horrela gertatu zirela ametitzea ehiza-postuak maparen gainean faktore garrantzitsuak kontuan izan gabe ezartzen direla ametitzea litzateke. Izan ere, ametitzea litzateke ez dela kontuan hartzen puntu horietan zaindu beharreko beste balore batzuk egon daitezkeela, kasu honetan bezala, espresuki katalogatuta dagoen trikuharri bat. Horrela ote? Eguzkiren iritziz, horrek azalpen bat behar du Ingurumen Sailaren partetik, edo, bestela, esan dezala ez dela egia.

Porlana hobeto ikusten da honako argazki honetan.

Porlana hobeto ikusten da honako argazki honetan.

Eguzkik Nafarroako Gobernuari eskatzen dio ehiza-postua lehenbailen eraistea, trikuharrian kalteak sortu ote diren aztertzea eta, jakina, azalpenak ematea eta, hala badagokio, erantzukizunak eskatzea.

Eguzki, 2018ko maiatzean