Mila lagun manifestatu dira Donostian metro-pasantea gelditzea eskatzeko

metro1Mila lagun inguru manifestatu dira gaur arratsaldean Donostian Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko. Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, manifestazioa 5’30etan Easo plazatik abiatu da, buruan “Metroa berehala gelditu! Donostia ez zulatu! ¡Ni un METRO más! ¡Que no hipotequen nuestra ciudad!” leloa zeraman pankarta zabalduta. Bulebarreko bidean manifestariek Metroaren aurkako oihuak eta kantak egin dituzte etengabe. Manifestari talde batek “Porlanaren kofradia”z mozorroturik eta Gipuzkoako agintari politiko ezagun batzuren karetak jantzita egin du protesta. Jende askok aldarrikapena egiteko karteltxoak eraman ditu eskuetan eta Donostiako kaleetan zebilen jendeari metroa gelditzeko zenbait arrazoiren berri emateko orri informatiboak banatu dira. Bulebarreko kioskoan irakurri duten amaierako mezuan,

metro2 metro3Satorralaiako bozeramale Ana Gorostidi eta Imanol Esnaolak Metroaren pasantea gelditzeko mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute. Azpimarratu dutenez, “nabaria da Donostian eraiki nahi duten Metroaren pasanteak herritarren artean desadostasun zabala pizten duela. Azken hiru urteetan, ordea, proiektua era zeharo inposatzailean garatu dute, herritarren protesta eta aldarrikapenen aurrean entzungor eginez. Azken aldian obrak hasi dituzte proiektua atzerabultarik gabekoa bihurtu nahian  eta egoeraren larritasunaren aurrean martxan jarraitu behar dugu. Donostian Metroa eraikitzea ez delako beharrezkoa, injustua eta jasangaitza delako, herritarren partehartzerik gabe inposatu delako, eta garraio publikoa hiriko nahiz eskualdeko auzo eta lantoki guztietara hobetzeko proposamen askoz ere arrazizkoagoak eta eraginkorragoak  badirelako”.

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

metro4