Gladys hil zuen guardia zibila kondenatua izan eta bi hilabetera kondekoratu zuten
2019-03-27
Partekatu - Compartelo
Argia astekariak jakitera eman duenez, José Martínez Salas, Gladys del Estal hil zuen guardia zibila, epaiketan zigortua izan eta bi hilabetera kondekoratu zuten Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Zuriarekin. Orain arte ezaguna zen 1992an eman ziotela Merezimendu Militarreko Gurutzea, baina ez lehenengo hori, hain fetxa berezietan emandakoa, gainera. Urko Apaolaza kazetariak aste honetako Larrun gehiagarrian eman du zehatz-mehatz egindako aurkikuntzaren berri, Gladysen inguruko lan zabal baten barruan. Gogoan izan aurten Gladys hil zuteneko 40. urteurrena izango dela.
Martinez Salasek Gladys hil zuen buruan tiro bat jota, 1979ko ekainaren 3an, Tuteran zentralen nuklearren eta Bardeetako Tiro Eremu Militarraren kontrako mobilizazio batean. Guardiaren kontrako epaiketa egin eta 1981eko abenduan Iruñeko Lurralde Auzitegiak 18 hilabeteko presoaldi txikiko zigorra ezarri zion, “imprudencia temeraria” edo zuhurtziagabetasun ausartegiagatik. Ez dirudi kartzela zapaltzera ere iritsi zenik. Eta Argiak orain ezagutzera eman duen albistearen arabera, ez hori soilik, baizik eta 1982ko otsailaren 15ean Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Zuria eman zioten.
Oraindik sutzeko gaitasuna baldin baduzu, irakurri Gurutze Zuria jasotzeko baldintzak: