Animaliak babesteko Galbaixon arretaz gidatzeko eskatu du Eguzkik
2019-05-08
Partekatu - Compartelo
Mutriku eta Deba lotzen dituen GI-638 errepidea itxita dagoen bitartean, zirkulazioa Galbaixotik ari dira desbideratzen, eta bertatik igaroko den ibilgailuen joan-etorria nabarmen igoko dela jakitun, inguruetan bizi diren zenbait ugaztun eta anfibio espezieren bizitza arriskuan egon daitekeela ohartarazi du Eguzkik. “Zirkulazioaren gehiegizko igoera mehatxua da azerientzat, katajinetentzat, azkonarrentzat… baita Euskal Herriko espezie mehatxatuen katalagoan dauden beste animalia askorentzako ere; apo lasterkaria, muxar grisa edo bisoi europarrentzako, esate baterako”.
Eguzki talde ekologistaentzako, Astigarribiako ibarreko gunea animalien “korridore naturala” da. Arno eta Izarraitz artean dauden animalia populazioaren arteko lotura da. Errepide hori Astigarribiako ingurune naturaletik igarotzen dela nabarmentzekoa da; Arnoko komunitate intereseko lekutik, hain zuzen.
Galbaixotik igarotzen diren gidariei arreta edukitzeko eskatu nahi diegu, batez ere, gauean. Bide honetatik igarotzen diren gidari eta bidaiariei kontu handia edukitzeko eskatu nahi diegu, arreta gehituz eta abiadura motelduz. Batez ere, gaueko ordutegian: hegaztiak eta anfibioak ez beldurtzeko, eta ez harrapatzeko.
Animaliaren bat zaurituta edo hilik aurkituz gero, berriz, Larrialdi zerbitzura (112) deitzeko gomendatzen dugu. Heurek jakingo dute zer protokolo ipini abian.