Gladysen 40. urteurrenaren Donostiako egitarau osoa

Atzo ateratako

Atzo ateratako “familia” argazki bat.

Gladys hil zuteneko 40. urtemuga dela, Gladys Gogoan ekimenak, Eguzkik eta Informatika Fakultateak Donostian antolatu duten egitarau oparoa atzo aurkeztu zen prentsaurrekoan, Tabakalerako kafetegian.

Egitaraua ekainaren 1ean hasiko da, 11:00etan Bulabarretik abiatuko den bizikleta martxa batekin. Guztira, 7,4 kilometro inguru. Ibilbidea, berriz: Boulevard-Hernani-Andia-Askatasuna-Easo-Zubieta-Mirakontxa-Satrustegi-Mirakontxa-San Martin-Urbieta-Mendeurrena-Easo-San Martin-Hondarribia-Askatasuna-Santa Katalina-Mirakruz-Sekundino Esnaola-Galtzada Nagusia-Kolon-Iztueta-Mandasko Dukea.

bizikletaBizikleta-martxa bukatu bezain pronto, omenaldia egingo da Gladys Enean.

Ondoren, bazkaria Egian. Txartelak, 15 euroren truke, dagoeneko salgai daude Egiako Koxko eta Kata tabernetan, Groseko Pandoran eta Parte Zaharreko Herrian, baita Hontza liburu-dendan ere.

Igandean, ekainak 2, Bardeako Martxara joango gara, Tuterara. Autobusa ateratzekotan gara. Interesatuta bazaude, gladysgogoan2019@gmail.com helbidearekin kontaktatu. Han, Tuteran, arratsaldean, Gladysi omenaldia egingo zaio hil zuten lekuan bertan.

Astelehenean, hilak 3, Gladys hil zuten egunean bertan, alegia, “Gladys gogoan” ekitaldia egingo dugu Koldo Mitxelenan. Hona hemen egitaraua:

ekitaldia

Astelehenean bertan, Informatika Fakultatean ere omen egingo zaio bertako ikasle izan zen Gladysi. Hona hemen egitarau aberatsa:

Informatika_programa_eusAtzoko prentsaurrekoan Gladys Gogoan ekimenaren manifestua ere zabaldu zen.

www.gladysgogoan.eus webgunean aurkituko duzu, beste hainbat informaziorekin batera.

Atzoko prentsaurrekoa.

Atzoko prentsaurrekoan manifestuaren berri eman genuen.

Aurki, Gladys Gogoanek Iruñean eta Tuteran antolatutakoaren berri ere emango dizugu.