Albistea

  • Zurriola hiribideko bidegorri berria arriskutsuagoa izango da txirrindularientzat

    2019-07-06
    Partekatu - Compartelo

    bstAtzerapenarekin bada ere, aurki inauguratuko da Zurriola hiribideko bidegorriaren ibilbide berria. Orain arteko bidegorria Kursaaleko espaloitik barrena doa. Hemendik aurrera, berriz, errepidetik barrena joango da. Eguzkiren iritziz, ibilbide berria arriskutsuagoa izango da txirrindularientzat.

    Zehatz-mehatz, arriskutsua iruditzen zaigu zubitik errepideko kontrako norabidera pasatu behar izatea, eta alderantziz. “Chicane” arraro samarra egin beharko da eta semaforo-seinalizazioa ez da nahikoa. Izan ere, puntu honetan oinezkoekin izaten diren arazoak ez dira desagertuko.

    Baina bidegorri berriarekin bada beste arrisku bat: Ramon Maria Lilitik hiribidera sartzen diren autoek bidegorria inbadituko dute. Erradioa ez da nahikoa eta autoek, eskuinera jotzeko, bidegorria inbadituko dute. Eta puntu honetan ikusgarritasuna ez da oso ona, ez auto-gidarientzat, ez txirrindularientzat.

    zurriola2Alabaina, aipatutako puntu beltz hori ez da diseinu berriak duen arazo bakarra. 300 metroko zati batean txirrindulariek 6 semaforo eta beste horrenbeste zebrabide aurkituko dituzte. Halaber, autoak Miguel Imazetik hiribidera sartzean ere, txirrindulariekin topo egiteko arriskua dago.

    davLaburbilduz: bidegorria espaloitik errepidera aldatzea ondo iruditzen zaigu, noski, baina zati honetan uste dugu txirrindularien segurtasunaren kaltetan izango dela. Bestelako kontua izango da aurreikusitako proiektu osoa bukatzen denean (hau lau zatietatik lehena baino ez da), baina, momentuz, txirrindularientzako arriskua handiagoa izango da.

    Donostiako EGUZKI


    Partekatu - Compartelo