Albistea

  • Gladys gogoan, Glad is The Day jaialdian

    2019-08-05
    Partekatu - Compartelo

    Gladysen 40. urteurreneko erakusketa oso-oso bisitatua izan zen.

    Gladysen 40. urteurreneko erakusketa oso-oso bisitatua izan zen.

    Atzo ospatu zen Gladys Enean Glad Is The Day jaialdiaren 5. edizioa.  Donostia Kulturak antolatzen du jaialdi hau, Le Bukowski tabernaren eta Dabadaba aretoaren koordinaziopean. Bertan, musika, bigarren eskuko arropa-azoka txiki batekin, food-trackeki, haurrentzako josalekin eta abarrekin nahasten da. Laburbilduz, eguna parkean pasatzeko aukera bikaina.

    Jaialdiaren helburua ez da Gladys gogoratzea, baina izenari erreparatzea baino ez da egin behar konturatzeko ekimenaren sortzaileek ekologista egiatarra gogoan dutela.

    Aurten Gladys hil zuteneko 40. urteurrena gogoratzen ari garela eta, atzokoan antolatzaileek gune bat erreserbatu ziguten prestatu dugun erakusketa jartzeko. Esan dezagun, bide batez, oso-oso bisitatua izan zela. Halaber, “Gladys gogoan” banderola, modu batean edo bestean, oholtza nagusia present egon zen egun osoan.

    Miren Narbaiza, Mice.

    Miren Narbaiza, Mice.

    Potatokoak ere

    Potatokoak ere “Gladys gogoan” banderolarekin.

    Bllody Magic Nails.

    Bllody Magic Nails.

    Musika zuzenean, dj-ak, piknik-a, eguraldi aproposa (arratsalden bota zuen euri apurra barne)… parke-egun bikaina izan zen. Egia da, ordea, azken orduan, zakarrontziak gainezka ikusita-eta, kontraesan bat sentitu genuela edo, behintzat, duda bat planteatu zitzaigula: jaialdiaren inpaktoa gehiago leundu liteke?, zer puntutaraino egin daiteke tortilla arrautzak hautsi gabe?

    Argazkia eguerdian ateratakoa da, jaialdia hasi berri-berria zela, baina arratsaldean partehartze masiboa izan zen.

    Argazkia eguerdian ateratakoa da, jaialdia hasi berri-berria zela, baina arratsaldean partehartze masiboa izan zen.

    Erakusketak biran jarraituko du

    Bestalde, 40. urteurrenaren inguruan eratu dugun erakusketak viran jarraituko du. Zure auzora edo herrira eraman nahi baduzu, kontaktatu Eguzkirekin.

    Erakusketa 120 x 80 zentimetroko 14 panelek osatzen dute (gehi astoek, nahiz eta hauek, segun erakusketa non eta nola jartzen den, ez diren beharrezkoak).

    Hona hemen Gladysen 40. urteurreneko erakusketa oso-osorik.

    glad02 glad03


    Partekatu - Compartelo