Albistea

  • Eguzkik salatu du Gasteizko Udalak erdialdeko aparkalekuen erabilera sustatzeko kanpaina

    2019-12-24
    Partekatu - Compartelo

    Hona hemen Udalaren iragarkia. Ez da sinesteko modukoa.

    Hona hemen Udalaren iragarkia. Gezurra dirudi eta guzti.

    Gasteizko Udala ez sinesteko moduko kanpaina egiten ari da: “Aparka ezazu erdialdean, azkar eta merke”. Beste modu batean esanda: “Etorri lasai zeure autoarekin erdialderaino bertaraino, aparkalekua erraztu eta merkatu ere egingo dizugu eta”. Eguzkik salatu du kanpaina hori mugikortasun iraunkorraren oinarri-oinarrizko printzipioen guztiz kontrakoa dela. Harrigarria ere bada “Green Capital” etiketapean zenbat iruzur gorde daitekeen.

    [Gaztelaniazko bertsioan testu luzeago bat irakur dezakezu].


    Partekatu - Compartelo