Klima- eta ingurumen-larrialdia herriz herri salatzeko ekimna, U30 Aldaketaldia, atzo burutu zen, arratsaldez Donostian eta Bilbon manifestazio bana eginda, eta goizean, berriz, herriz herri hamaika mobilizazio eta ekintza eginda. Guzti-guztietan dei egin zen datorren larunbatean, hilak 6, Zaldibar Argituk antolatu dituen mobilizazioekin bat egiteko. Izan ere, datorren larunbatean zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da.
Hona hemen atzo izandako mobilizazioen isla diren hainbat argazki. Baina lehenago gogoratu oraindik badirela U30 ekimenaren barruan programatutako ekintza batzuk:
Otsailaren 1 eta 5 bitartean, ibaiara joaten den zaborrari buruzko erakusketa egingo da Azkoitian.
Otsailaren 1ean, Zizurkilen, “Zaldibar Zona Cero” liburuaren aurkezpena:
Otailaren 1ean eta 5ean, Tolosan, honako liburu hauen aurkezpenak:
Otsailaren 6an, Oiartzunen:
Otsailaren 6an eta 7an, zuhaitz-landaketak Altzon eta Donostiako Txomin Enea auzoan, hurrenez hurren, Haritzaldek antolatuta (naturzale@haritzalde.org)
Eta luzamendu gehiago gabe, hona hemen atzo egindako mobilizazioen entsalada-irudi bat…