Albistea

  • Donostiako Udalak Kontxa aldean bizikletak bahitzen jarraitzen du

    2021-07-20
    Partekatu - Compartelo

    Bizikletak aparkatzeko lekurik ez. Terraza, berriz, itxita eta hutsik

    Bizikletak aparkatzeko lekurik ez. Terraza, berriz, itxita eta hutsik

    Aurten ere Donostiako Udalak bizikletak bahitzen jarraitzen du Kontxa aldean.

    Eguzki inguruan, bizikletak aparkatzeko hamalau leku bakarrik daude, eta, horren ondorioz, jendeak ahal bezala uzten ditu.

    Alternatiba ez da bizikletak bahitzea, inguru hartan aparkaleku gehiago ezartzea baizik. Baina ba al dago lekurik? Bai, eta Eguzkik esan du zehatz-mehatz non. Ikus bideoa:

    https://youtu.be/jqWrZej9GYg

    Zer kalte egiten dute altzariei edo hesiei lotutako bizikletek? Ez al dira gauero ehundaka aulki eta mahai horrela uzten edozein kaletan?

    Eguzki, 2021eko uztaila


    Partekatu - Compartelo