Errezilen arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik

Argazki hau ez da botatako arrano txikiarena, noski, espezie bereko beste ale batena baizik. Honera ekarri dugu salaketa ilustratzeko eta garbi uzteko ez dutela "nahi gabe" bota, ez dagoelako hegazti hau “ehizagarritzat” jotzen diren espezietako beste batekin nahasteko inolako aukerarik. Eskerrik asko Ricardo Rodriguezi, irudia utzi digulako.

Argazki hau ez da botatako arrano txikiarena, noski, espezie bereko beste ale batena baizik. Honera ekarri dugu salaketa ilustratzeko eta garbi uzteko ez dutela “nahi gabe” bota, ez dagoelako hegazti hau “ehizagarritzat” jotzen diren espezietako beste batekin nahasteko inolako aukerarik. Eskerrik asko Ricardo Rodriguezi, irudia utzi digulako.

Arrano txiki bat tiroz bota dutela salatu du Eguzkik Ingurumen Fiskaltzan.

Hegaztia, oraindik bizirik zela, Errezilen aurkitu zuten, urriaren 2an. Urriaren 7an, berriz, hil da, Igeldoko Arrano Etxean.

Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan ageri da, “Arraro” edo “Bakan” gisa sailkatua. Beraz, babestuta dago eta babestutako espezieen aleak tiroz botatzea delitu bat da, kartzela-zigorra ere ekar dezakeena.

Badakigu horrelakoetan oso zaila izaten dela tiro egin duena identifikatzea eta zigortzea (baita “garbi” jokatzen omen duten ehiztariez inguratuta badago ere). Baina salatu egin dugu, azken urteotan antzeko beste hainbat kasu salatu egin ditugun bezala, bistaratu nahi dugulako hemen ingurumenaren aurkako delituak egiten ari direla.

Izan ere, babestutako espezie bat tiroz botatzea ohikoa da, kronikoa. Eta bistan da administrazio publikoek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arazoari aurre egiteko neurririk hartu gabe jarraitzen dutela.

Eguzki, 2021eko urrian

Tolosako apeaderoan egin beharreko konponketak, gero eta atzerapen gehiago

6 trabajo para chinosTolosako apeaderoan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko direla iragarri dute. Albiste ona litzateke baldin eta sekulako atzerapenarekin hasiko direla kontuan izango ez bagenu.

Nasatik trenera igotzeko eta trenetik nasara jaisteko zailtasuna eta, are gehiago, arriskua aspaldiko kontua dira, batez ere Brinkolako norabidean.

Irisgarrigarritasun- eta segurtasun-hobekuntza horiek aspalditik errebindikatu ditu Eguzkik. 2008tik aldian behin eskatu diegu bai Adifi baina Udalari lanak hasteko. Azken aldiz, 2019an, udal hauteskundeen bezperatan.

Zoritxarrez, orain arte ezer gutxi egin da.

Tolosako apeaderoa da Gipuzkoan gehien erabiltzen diren geltokietako bat, zehatz-mehatz, ranking-eko seigarrena. Egunero mila pertsona baino gehiagok erabiltzen dute.

Eta, hala ere, mugikortasun- zein irisgarritasun-gabezia larriak ditu.

Brinkola norabideko nasara iristeko 24 eskailera-maila igo behar dira.

Arrisku nagusia, berriz, nasa eta bagoiaren artean dagoen aldea da: 50 cm luze eta 40 gehiago altura. Gauzak horrela, trenera igotzea edo trenetik jaistea oso arriskutsua da, guztiz ezinezkoa ez bada, adineko pertsonentzat, elbarrientzat edota, adibidez, haurren karroekin edota erosketa-karroekin joaten direnentzat.

6 saltar para bajar TolosaAlde horretatik, Arartekok 2011n irisgarritasunari buruz egin zuen txostenean Tolosako apeaderoa IRITSIEZINA zela ondorioztatu zuen.

Beraz, ongi etorria izan bedi hain beharrezkoak diren lan hauek hasteko prozesua abiatu deneko iragarpena, baina arduradunak orain arte zein motel ibili diren ikusita eta Urnietako eta Andoaingo aurrekariak ikusita, beldur gara 2025era arte, behintzat, Tolosak ez duela apeadero seguru eta irisgarria izango.

EGUZKI, 2021ko urrian