Elikadura subiranotasunaren aldeko manifestua Nafarroan
2022-03-02
Partekatu - Compartelo
Azken 5 urteetan, Mugarik Gabe Nafarroa, ARREA, Mundubat eta IPES elkarlanean aritu dira agroekologiako eta elikadura-burujabetzako kolektiboekin, erakunde feministekin, ekoizleen erakundeekin, GKEekin, kontsumo-ekimenekin eta lurraldearen defentsarako ekimenekin, Nafarroan elikadura-subiranotasunerantz aurrerapausoak sustatzeko.
Nafarroako nekazaritzako elikagaien sistemara hurbiltzeko erradiografia bat egiteko beharra sortu zen, Nafarroako elikadura-subiranotasunean oinarritutako eredu baterako abiapuntua zein den eta, beraz, eman beharreko urratsak zein diren erakusten duen argazkia emateko.