Albistea

  • Euskal Herritik COP27aren balorazio

    2022-11-21
    Partekatu - Compartelo

    Hasteko, ez ginen batere baikorra COP27 goibileran har zitezkeen akordioei buruz, besteak beste, energia-produktu fosilak esportatzen dituen herrialde bat, hala nola Egipto, ahalegin handiak egiten ari delako Mediterraneoko ekialdeko erreferentzia-herrialde bihurtzeko energia-hornidurari dagokionez.

    COP27 dela eta 400 jet pribatu baina gehiago iritsi ziren Egiptora. Adibide ederra!

    COP27 dela eta 400 jet pribatu baina gehiago iritsi ziren Egiptora. Adibide ederra!

    Agertokia gizarte artifizial eta kontsumistaren eredu “moderno” baten ispilu garbia den foroa izan da. Eredu horretan, gauzez eta gizakiaz baliatzen da, irudiaren balorazioaz eta marketinaz, herri behartsuen aurka jarduten den bitartean, baliabide naturalak xahutuz eta ondasunak eta energia gero eta gehiago erabiltzearen mende, kostu sozialak, ingurumenekoak eta, bereziki, planetak berak modu itzulezinean ezartzen dizkigun helburu eta mugak baloratu gabe.

    Eta praktikan hala gertatu da. Goibileraren ondorioak bi hitzetan laburbildu ditzakegu: ezgaitasuna eta geldialdia.

    COP27 biziatua zetorren, frogatu den bezala. Egiptoko lehendakaritzak ez da gai izan edo ez ditu beharrezko printzipioak eta neurriak proposatu nahi izan IPCCren (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldea) azken txostenean planteatutako erronken aurrean jarduteko. Eztabaidarik gabeko erronkek kolokan jartzen dituzte foro kontsumista horiek, ezer proposatzen ez duten erronkak, eta hazkunde ekonomikoa geldiarazten ez dutenak; izan ere, azken batean, ez dira eraginkorrak eta ez dira gai gure garapenak planetan dituen ondorioak aldatzeko.

    Hain zuzen, jarrera desberdinak zituzten herrialdeak akordioak lortzeko ezgaitasua agertu dute, eta honek:

    1. Ez du uzten Glasgow-ko erabakietan aurrera egiten, bereziki berotegi-efektua eragiten duten gasak murrizteari dagokionez.
    2. Konfiantza galtzea dakar herrialdeen artean, eta horrek esan nahi du hartutako konpromisoak herrialde bakoitzaren borondatearen kontura geratzen direla.

    Giza eskubideei buruz erabakitzeko ezgaitasuna. Honi dagokionez, ez da aipamen bat ere egin azken adierazpenean (bai hitzaurrean), naiz eta aurten beste eskubide bat zegoela, “ingurumen duinerako eskubidea” kontuan hartu beharra.

    Ezgaitasuna geu (pertsonak, herritarrak) estatuen sinesgarritasunaz konbentzitzeko. Sinesgarritasun hori herrialde bakoitzak hainbat programatan jarritako diruan islatzen da. Nola sinetsiko diegu adostutako dirua eta aurreko gailurren konpromisoak betetzeko baliabide ekonomikoak jarri ez badituzte?

    Gas isurketak murrizteko neurri berriak hartzeko ezgaitasuna. Horrek esan nahi du Glasgowko akordioak indarrean mantenduko direla, inongo erantzukizun proaktiborik hartu gabe, ezta bakoitzak bere ahalmenaren araberako prebentzio neurrian hartzeko ere, batzeko asmoz, murrizketa neurriak  betetzen ez dituenari konpromisoa eskatzeko, aldaketarako palanka edo erkaketarako adibide izateko.

    Alor askotan, Glasgown erabakitakoan aurrera egin ezinik jarraitzen dugu, ez baita bete eta, gainera, egun ez da nahikoa.

    Eragileen ahotsa entzun denaen adierazle omen da

    Herri eragileen ahotsa entzun denaen adierazle omen da “galera eta kalteen funtsa” sortu izana, baina funtsa poltsa nola hornitu diruz ez da erabaki.

    Alderdi positibo bakanetako bat klima-aldaketak eragindako “galera eta kalteetarako funtsa” sortzea da, luzapenean “in extremis” lortu dena. Baina finantziazio-iturriak edo -moduak beste foro batean erabakitzeke geratu dira, eta, beraz, berehala gauzatzen dira nahitaezko arau gisa, edo akordio hutsal batean geratuko da, sinbolikoa eta hurrengo foroetako gorabehera eta aldaketen mende.

    Eta Euskal Herria?

    Lan asko dago egiteko. Gaur egun, emisioen murrizketa ez da nahikoa, eta bizkortu egin behar da. Eta gaur egun klimaren erronkak betetzen ari ez bagara, pentsa dezagun zer ahalegin egin beharko den bai erakundeetan bai enpresetan – hori bai! Etorkizunean, norbait konturatzen denean eta nahi duenean (beranduegi ez bada)-.

    Gizarteak berak ahalegin handia egin beharko luke erabaki horietan parte hartzeko, eta hori ezinbestekoa da erabakiak eta horien ondorioak guztiok onar ditzagun; izan ere, soilik akordio politiko naiz sozial erreal bat eta partaidetzaduna onartua izango da giza naiz kultur ikuspegitik, esaterako ohiturak aldatzea, neurri horiek hartzearen premia baloratzea, izan behar dugun jarreraren abantailak eta eragozpenak sentimendu naiz konpromezu kolektibotik.

    Son capaces de decir sin despeinarse que el TAV contribuye a la movilidad sostenible o a la descarbonización. El colmo del greenwashing.

    AHT-k mugikortasun jasnagarria naiz dskarbonizazioaren alde egiten duela esateko gai dira ilerik ere mugitu gabe. Greenwashingaren adibide gorena.

    Adibide gisa, garraio-proiektu berriak ahaztu beharko genituzke, hala nola, Bilboko metropoliko ibai azpikoa (subfluviala), kontsumoa eta mugitzeko erraztasuna oinarri duten errepideak handitzeak edo pertsonen eta merkantzien mugikortasun-eredu bereko proiektu zaharrak, AHT esaterako edo urruneko produktu merkeen kontsumoa tokiko ekonomiaren eta ekonomia zirkularraren aldean.

    Horregatik guztiagatik, Eguzkitik uste dugu premiazkoa dela neurriak aztertzea, adostea eta ezartzea itzulerarik gabeko amildegira ez joateko, energia gutxiago nola kontsumi dezakegun aztertzeko, baliabideak ugaritu eta kontsumitzeko politika berberekin edo/eta  zer eta nola ekoiztu behar dugun kateatuta jarraitu beharrean; birpentsatu egin behar da zenbat inbertitu behar dugun ekosistemak mantentzeko eta/edo hobetzeko, premiazkoa duguna, hurbila eta gure baliabideekin eskura duguna kontsumitzeko, planetari kalte atzeraezinak izan daitezkeenak ez larriagotzeko. Horretarako hazkundea murriztu behar da, balio pertsonalak eta sozialak handitzeko, planetaren eta ingurumenaren errespetutik, gizakiaren baliotik, garenaren kalitatetik eta ez edukitzera behartzen gaituzten desiotik, hala nola herrien eta berau osatzen dugun izakien bizitzatik.

    Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, azaroaren 20an.


    Partekatu - Compartelo