Anabasa Gipuzkoako Renfen

Guar estreinatu behar zen geltokia. Nasak, huts-hutsik.

Gaur estreinatu behar zen geltokia. Nasak, huts-hutsik.

Donostiako geltokia AHTra egokitzeko lanak ez dira garaiz bukatu, aurreikusi gabeko zerbitzu-etena sortuz. Horren ondorioz, milaka erabiltzaile garraio-aukerarik gabe geratu dira aldez aurretik abisatu gabe. Anabasak autobus-zerbitzuan ere eragin nabaria izan du, jakina

Hori da azken hamarkadatan gertatzen ari dena, beharrezkoak ez diren azpiegiturei lehentasuna emateagatik, oinarrizko azpiegiturez ahaztu egiten direla.

Portzierto, kazetariak deituta zeuden, geltokiaren estreinaldiaren lekuko izateko, baina anabasa ikusita, ez diete pasatzen utzi. Gure kideetako bat, berriz, nahi ez nahi, sartu egin da, eta honako bideo/kronika grabatu du:

(10) Eguzki en Twitter: “Anabasa Gipuzkoako Renfen. Donostiako geltokia AHTra egokitzeko lanek aurreikusi gabeko geldialdia eragin eta milaka erabiltzaile garraio aukerarik gabe utzi dituzte aldez aurretik abisatu gabe. 1/2 https://t.co/xf3RBfSPKC” / Twitter

Titular honek anabasaren neurriari zenbakiak ipintzen dizkio.

Titular honek anabasaren neurriari zenbakiak ipintzen dizkio.

Honek ere hitz adierazgarriak erabiltzen ditu: "caos" eta "Renfe ha dejado tirados a los usuarios".

Honek ere hitz adierazgarriak erabiltzen ditu: “caos” eta “Renfe ha dejado tirados a los usuarios”.