Urgullen ‘Armeria euskadiensis’ landarea babesteko neurriak eskatu ditu Eguzkik

2014-05-16 19.05.17Badirudi Urgulleko maldari eusteko lanak azkenean hasiko omen direla Pasealeku Berrian. Ongi etorri pasealekuko milaka eta milaka erabiltzaileon segurtasuna hobetzera datozen ekimenei.

Alabaina, lanak egin behar diren lekuan Euskal Herriko armeria (Armeria euscadiensis*) delako landare berezia dago; guztira, hamar bat ale. Gauzak horrela, Udalak ale horiek babesteko neurriak hartu beharko lituzke, eta, hain justu, horren inguruan galdetu nahi diogu, batetik, ea ote dakien landare hori hor dagoela eta, bestetik, ea nolako neurriak hartzeko asmoa duen.

Euskal Herriko armeria, Armeria euscadiensis, sailkatuta dago Espainiako Atlas y Libro Rojo de la Flora vascular amenazada-n. Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan, berriz, babestuta dago, “kaltebera” edo “zaurgarri” gisa.

Armeria hau gure kostaldeko endemismo bat da. Hortik datorkio “abizen” zientifikoa: euscadiensis. Aranzadik Udalaren enkarguz egindako txosten baten arabera, espezi honen egoera Urgullen “ez da onena”. Txosten berean nabarmentzen da “landarearen biziraupena arriskuan egon daitekeela kostaldean eginiko azpiegitura-lanen ondorioz”. Honako hau ere gehitzen du: “Lan guztiak espeziaren populazioak errespetatzeko baldintzapean pllanifikatu beharko lirateke”.

Beraz, arestian esan bezala, Udalari galdetu nahi diogu ea Pasealeku Berriko lanak planirfikatzeko armeria aleak hor daudela kontuan izan duen eta nolako neurriak aurreikusi dituen babesteko.

Donostiako EGUZKI, 2023ko otsailean

* Informazio gehigarria: botanikari frantsesak izan ziren 1965ean landare endemiko hau identifikatu zutenak. Izan ere, Urgullen bertan aurkitu zituzten lehenengo aleak. Gero, gure kostako beste hainbat lekutan ere aurkitu dira.