Albistea

  • Donibaneko oinezkoentzako tarte baten egoera arriskutsuaz ohartarazi du Eguzkik

    2023-07-05
    Partekatu - Compartelo

    Tarte arriskutsua Pasai Donibanen

    Tarte arriskutsua Pasai Donibanen

    EGUZKI talde ekologistak publiko egin nahi du Pasaiako Udalean aurkeztutako salaketa, Pasai Donibaneko mendiaren hegaletik igarotzen den oinezkoentzako pasealekuaren zati baten egoera dela eta, Santa Ana ermitaren bidearen eta Larrabide auzorako igoeraren bidegurutzean. Bonanza auzoaren parean dagoen hormatxoaz ari gara (erreginaren eserlekua bezala ezagutzen dena). Ikus daitekeenez, erdi erorita dago, eta erortzeko arrisku handia du. Gogoratu nahi dugu urte honetako urtarrilean sastrakak kentzeko eta mozteko lanak egin zirela plazara ematen duten eraikinen atzealdeko berdegunean. Gure ustez, lan horiek bortitzegiak izan ziren, eta aipatutako hormatxoaren egoerari eta alboko pistari eragin ziezaioketen.

     

    Inguru horretan, halaber, salatu dugu hormatxo horren ondoko hormigoizko pista 30 m baino gehiagoan dagoela irekita, eta, bertan, ustekabeko ondorioak izan ditzaketen balizko lur-jausiak gertatzeko zantzuak daudela, bai materialak (eraikinetan), bai pertsonalak (egoiliarrak eta paseatzaileak).

     

    Era berean, adierazi nahi dugu Santa Ana baselizaren inguruan, erromesen aterpetxearen parean, barandaren zorurako finkapenak aske daudela, modu arriskutsuan kulunkatzen ari direla eta leku horretatik igarotzen den oinezkoen ibilbideko erabiltzaileentzat arrisku argia eragiten dutela.

     

    Ez da gauetik goizera gertatu den egoera bat, baizik eta Udalaren mantentze faltaren eta utzikeriaren ondorioa da, eta berehala zuzendu behar da. Baikorrak izan nahi dugu eta sortu den Udalbatza berriari aukera bat eman nahi diogu. Lan horiei ekingo dietela espero dugu, baina arrazoizko epe batean jarrera-aldaketa hori antzematen ez badugu, salatzen jarraituko dugu.

     

    Jarrera-aldaketa hori Donibaneko bizilagunentzat garrantzitsuak diren gaietan ere islatuko dela espero dugu: saneamendu osoa, oinarrizko zerbitzuen hornidura (gasa, internet), Donibaneko auzo honi bizi-kalitate handiagoa emanez.


    Partekatu - Compartelo