Itoizko memoria urpetik atera dute Artozkiko artelanek
2023-10-03
Partekatu - Compartelo
Berreskuratutako artelanetako bat. Argazkia:: Iñigo Uriz / FOKU, Berria
Poliziak Artozki, Itoizko urtegiaren aurkako azken erresistentzia-gunea, orain dela hogei urte desalojatu zuenean, bertan ikusgai zeuden 31 artelan bahitu zituen. Lan horietatik 14 atzera berriz Itoizko Solidarioen eta Itoizko urtegiak mahatxatutako herritarren batzarraren eskuetan daude. Gainerakoek desagertuta jarraitzen dute.
Urteurren bibiriblaren aitzakian eta berreskuratutako lanen inguruan, memoria- eta errebindikazio-programa mamitsua antolatu dute. Ez da gutxiagorako, Itoizkoa hogei urtez Euskal Herriko gatazka sozioekologiko nagusietakoa izan baitzen.
Aurrerago ere izango da programaren berri zahatzago emateko aukera, baina momentuz jakin ezazue berreskuratutako artelanak Iruñeko Geltokin (autobus-geltoki zaharrean) ikusi ahal izango direla urriaren 10era arte, 17:00etatik 21:00etara. 10ean bertan, “Itoitz atzo eta gaur” mahaingurua izango da, 19:00etan.
Urriaren 20an, berriz, “Artea-Memoria-Lurraren defentsa” erakusketa zabalduko da Agoizko kultur etxean.
Urriaren 21ean, Lurraren Defentsarako Eguna izango da Agoitzen bertan, 11etatik hasita.
Hona hemen asuntu honi buruz gehiago jakiteko hainbat esteka. Tartean, Gari Berasaluzek idatzi eta berrogei kulturgiletik gorak sinatutako “Artozkira ez da gutinik heltzen” manifestua.