Albistea

  • Lurraren defentsan diharduten hainbat kolektibok Energia Berriztagarrien LAParen izapidetze-fasean Eusko Jaurlaritzaren jokaera handikoitz eta presazkoa salatu dute.

    2023-12-26
    Partekatu - Compartelo

    parque-eolico-y-pajaros-muertos

    Joan den abenduaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren “Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala jendaurrean jartzeko izapidean aurkeztutako alegazioei eta txostenei erantzuteko txostena” (EEBB LPS) ikusteko aukera izan genuen, Eusko Jaurlaritzaren web ofizialean labur argitaratuta (lau egun) eta arduradun teknikoak sinatu gabekoa.

    Gure ustez, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egoskorkeriak pertsona partikular, erakunde eta administrazio askok aurkeztutako milaka alegazioak aintzat ez hartzerakoan oso agerian uzten du Sailaren handikoitzkeria eta estrategia okerra. Izan ere, presaka dabil jaurlaritza energia berriztagarrien garapen-eredu guztiz negargarria (industria-energia berriztagarriaren eredua) ezartzeko ibilbidean, EEBB LPSaren tramitazioa legealdia bukatzeko hilabete gutxira itxi nahi ero horretan. Are gehiago, kontuan hartzen baditugu emandako argudio kaskar eta ahulak, datuen inguruan egindako manipulazioa eta gizartean sortutako arbuio zabala.

    Bestalde, dokumentuak, oro har, ordenamendu juridikoaren interpretazio nahasi eta interesatua du, berau EEBB LPSaren interesen mende jartzen delarik. Arauen aldaketa ere planteatzen ari dira, gaur egun EEBB LPSa abian jartzeko oztopo baitira, eta dagoeneko finkatuta dauden figura juridikoei esanahi berriak eman nahian dabiltza. Hala nola Korridore Ekologikoen Sareari, zeinaren konektibitate-funtzioak, sare horrek ezarritakoaren aurka, lurreko espezieetara mugatzen baititu orain, espezie hegalari guztiak baztertuz.            Jaurlaritzaren interesen aurkako ingurumen-araudia ere alde batera uzten dute, hala nola natura-ondareari buruzko euskal legeak, paisaia babesteari buruzkoak, nekazaritza eta basogintzari buruzko plan sektorialak, eta veste antzeko hainbat.

    Aitzitik, deigarria da txostenak jada planteatuak dauden proiektuak bultzatu dituzten enpresek aurkeztutako alegazioei emandako erantzunetan duen tonua, erabat beste era batekoa; izan ere, behin-behineko onarpenaren ondorengo dokumentuan, beste eskaera batzuen artean, ingurumenaren gaineko eragina beherantz aldatzeko aukera berraztertzeraino iritsi dira kasu hauetan. Azken batean, enpresentzat gerriko guztiz malgua, beraientzat onuragarria dena, eta zurruna eta kaltegarria bihurtzen dena herritarrentzat eta ingurumenarentzat.

    Derrigorrezkoa den datuen babesa aintzat hartu ez izanak ekar zitzakeen arazo legalak zirela eta epe oso laburrean argitaratua izan den dokumentu hau irakurtzea oso argigarria da gardentasunik eta adostasun sozialik bilatzen ez duen EEBB LPSa ulertzeko. Izan ere, guzti honek gure eskura dauden bide guztietatik, ekintza sozialetik judizialera, lurra defendatzeko dugun motibazioa indartzen du.

    Agiri hau sinatu duten kolektiboak:

    1. Makatzak Arratia

    2. Interkonexio elektrikorik ez

    3. Enkarterrin Makroeolikorik Ez

    4. Oletan ere ez!

    5. Sañu Bizirik!

    6. Andatza Ezkeltzu Bizirik

    7. Mendietan Eolikorik EZ-Barakaldo

    8. Aiaraldeko Mendiak Bizirik.

    9. Araba Bizirik

    10. Larramendiko arnasa

    11.Arabako Mendiak Aske

    12.karakate bizirik

    13.Haizeak Bizirik (Bortziri-Malerreka)

    14.Meaka-Irimo Herri plataforma

    15.Aramaixo Bizirik

    LURRAREN DEFENTSAN, EUSKAL HERRIA BIZIRIK!

     


    Partekatu - Compartelo