Albistea

  • Garraio publikoaren garestitzeari ez!

    2023-12-31
    Partekatu - Compartelo

    415791365_765674298928894_8501425326064461160_n

    Joan den astean jakin genuen Lakuako Gobernuak eta Bizkaiako Foru Aldundiak ez dituztela Barik diruzorroarentzako dirulaguntzak luzatuko, beraz, garraio publikoa garestituz.

    Neurri honek langile klasearentzako zama gehigarri bat suposatuko duela, urtarrileko aldapan, gainera.

    Gainera neurri hau trantsizio ekologikoaren aurka doa, garraio publikoaren erabilera murriztuko duelako. Neurri hau bereziki larria da hilabete honetan bertan jakin baitugu Foru Aldundiak 450 milioi euro gastatu nahi dituela Itsasadar Azpiko Autobidean.

    Azpiegitura honek autoaren erabilera sustatuko luke diputazioaren ikerketen arabera. Hau da, diputazioak ez omen dauka garraio publikorako dirurik, baina autobide berriak eraikitzeko (Supersurra, orain subflubiala…) eta eraikuntza enpresak aberasteko obra faraonikoetarako ez da inoiz xoxik falta.

    Hau salatzeko, datorren martitzenean Metro Bilbaoren egoitza aurrean elkartuko gara, Lakuako Gobernuko eta Foru Aldundiaren agintariei neurri hau atzera botatzeko eskatzeko.

    Etorri zaitez zu ere!


    Partekatu - Compartelo