Albistea

  • Harea erausteak gelditu, Punta Luzeron dragarik ez!

    2018-12-10
    Partekatu - Compartelo

    irudiaBilboko Portu Agintaritzak 2016ko irailean eman zien hasiera 39 hilabeteko iraupena izango duten Erdiko Kaiaren eraikuntza lanei. Jadanik bi urtez burutu diren gunearen inguratze lanak eta gero, beteketa lanak hasi dira eta hauek egiteko Luzero muturraren kanpoaldeko itsas-hondoetatik 8,5 milioi m3 harea ateratzen ari dira.

    Kosta legeak, hondartzak sortzeko eta berreskuratzeko ez bada, itsas-hondotik eraikuntzarako materialak ateratzea debekatu egiten du.

    Itsaso zabaleko itsas-hondoetatik hareak eraustearen kontrako jarrera irmoa azaldu dugu behin eta berriro:

    • Itsas-hondoan kalte atzeraezinak eragiten ditu.
    • Faunan eta floran kalte larriak eragiten ditu.
    • Hondartzen egonkortasuna arriskuan jartzen du, Muskiz eta Zierbenako Arena hondartzaren eta Getxo eta Uribe Kostako hondartzen egonkortasuna.
    • Dragatze gunearen kutsadura maila altuaren ondorioz, material kutsakorrak hedatzeko eta ingurugiro zein osasun arazoak sortzeko arriskuak ekartzen ditu.
    • Punta Luzeroko draga lanak burutzeko Bilboko portuak baimenduta daukan hareak jasotzeko teknika, “lavado de finos” izenekoa, antzeko kutsadura mailak zituen Xixongo portuaren lanetarako debekatu egin zen.

    ABRA BIZIRIK Getxoko Plataforma, MEATZALDEA BIZIRIK, Eguzki, Ekologistak Martxan, Tosu Betirako eta Izate Ingurugiro Taldeak Punta Luzeroko harea erausteak gelditzeko eta 49 milioi m3 erausteko proiektua behin betiko bertan behera uzteko aldarrikatzen dugu.

    Babes ditzagun itsas-hondoak, kostaldea eta hondartzak! Itsasoan harrobirik ez!

     

    Bat egin, elkarretaratzea abenduaren 15ean eguerdiko 13etan Algortako Portu Zaharrean.

     


    Partekatu - Compartelo