albisteak
-
Bizkaiko Batzar Nagusiak, Gernika, Ekainak 22an 10:30etan bateratzea Urdaibairen defentsan
[2024-06-21]PRADALESI ONGI ETORRIA BUSTURIALDERA!
EKAINAREN 22an, 10:30tan GERNIKAKO BATZAR NAGUSIETAN BATUKO GARA PRADALESI GAUZATXO BI ESATEKO:
1-. EZ EZ EZ…GUGGENHEIMIK EZ!
2.- URDAIBAI EZ DAGO SALGAI!Bateratze baimendua
-
2.Eskuko eta Truke Azoka Zuazo-Arteagabeitiako jaietan
[2024-06-21]Gure lurra zaintzeko eta, posible izan balitz, hobetzeko zerbait egin nahi duzu? Hasi hemendik!
Datorren larunbatean, hilak 22, Zuazo-Arteagabeitiako jaien baitan, Eguzki Barakaldok bigarren Eskuko eta Truke azoka antolatzen dugu, helburua materialen berrerabilera sustatzea delarik. Azoka honetan, edozein material (objektu) saldu, trukatu edota oparitzeko aukera izando dugu. Bertan topatu ahal izando ditugun salgaiak, besteak beste: liburuak, arropa, diskak, jostailuak, kirol materiala, altzariak, soinu-tresnakā¦ -
Txatar-hautsa Lezo-Donibaneko bidegorrian
[2024-06-19]Pasaiako portuko txatar-deskargek arriskuan jartzen dute herritarren osasuna eta ingurumena
Ekainaren 15ean, eguerdian, Pasaiako portuko kaietan garabi batek txatarra deskargatzen zuen bakoitzean isuritako txatarra oxidozko partikulen hodei itzelek Lezo eta Pasai Donibane lotzen dituen bidegorritik ibiltzea galarazten zuten, eta Eguzki talde ekologista gertaera horren lekuko zuzena izan da.
-
Urkulluren gobernuak bere azken bileran angulak arrantzatzea baimendu duela salatu dute ekologistek
[2024-06-19]Angula-arrantza profesionalizatzeko dekretua onartu zuen atzo Urkulluren gobernuak bere azken bileran. Dekretuaren bidez, Jaurlaritzak iskin egin nahi dio Europar Batasunak 2023ko urtarrilean angularen aisialdiko arrantzaren gainean ezarri zuen debekuari; izan ere, aisialdiko arrantza izan da azken urteotan Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean egon den angula-arrantza mota bakarra. Debekua onartu izana kontseilari berriari zabalean egindako dejada da, zeren eta talde ekologistok dagoeneko dekretua bertan behera uzteko eskaera idazten ari baikara, kontseilari berriak, edozein dela ere, mahai gainean izan dezan kargua hartu bezain pronto. Kontseilari berriak aukera bikaina izango du erakusteko biodibertsitatea benetan aintzat hartzen duen ala diskurtsoak hanpatzeko erabiltzen diren bost duroko hitz potolo horietako bat baino ez den.
-
Daliako eraisketa lanen etetea eskatzeko bildu gara herritarrak
[2024-06-15]Gernika-Lumoko Dalia fabrika zaharra eraisteko lanak hasi direla salatzeko helburuagaz elkarretaratzean bildu gara gaur [ekainak 15] Urdaibaiko herritarak. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek Guggenheim Urdaibai proiektuaren bi egoitzetako bat jartzeko aurreikusten lekua da hori. Horregatik, Zaindu Dezagun Urdaibai, Guggenheim Urdaibai Stop, Guggenheim EZ, EGUZKI Talde Ekologista, Ekologistak martxan eta Lanius Ornitologi Elkarteak elkarregaz zabaldutako deialdiak erantzun zabala jaso du: eskuetan pankarta eta banderak eta kamisetak soinean ditugula, lanen eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren etetea eskatu ditugu.
-
Bizkaia ez dago salgai! Ekaina 22an manifa Bilbon
[2024-06-15]Mendiak, ibaiak, hondartzak eta gure ondarea desjabetu nahi dituzte.
Gure iragana da, gure oraina eta baita gure etorkizuna ere.
Horregatik erabaki dugu deialdi honetan bat egitea abusu horri aurre egiteko.
Bizkaia hobe baten alde borrokatzeko.
Haien makroproiektuetarako dena ez dela onargarria erakusteko.
Enpresa pribatuaren eta kapital handien mesedetan espoliazioa baimentzen duten botere publikoen aurrean lurra defendatzeko.
Bizkaia ez dago salgai, eta ez dugu onartuko gure herriak puskaka hondatzea, ezta bizi dugun lurraldea txikitzea ere. -
Gorostiza Bizirik-ek igande honetan gure ingurune naturalen alde mobilizatzeko deia egin du
[2024-06-13]Gorostiza Auzoko Auzo Elkarteak prentsaurrekoa eskaini du datorren igandean, ekainak 16, 12:00etan, Herriko Plazan, Gorostiza eta Kastrexana landa-auzoak biaduktuekin zeharkatuko dituen Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua gaitzesteko, Barakaldoko birika berdean, balio ekologiko handiko El Regato haranean, ingurumen-inpaktu larria izango duena.
-
Hondakin bilketarako kamioien estalkiak irekita eramaten dituztela salatu du Eguzkik
[2024-06-13]Ez da lehen aldia EGUZKItik publikoki salatzen duguna Lea Artibain gaikako bilketaz arduratzen diren kamioiak goiko estalkia irekita daramatela.
Hondakinak gordetzen dituzten tokiko estalkiak irekira eramaten dituzte, ondorioz, batetik bestera egiten dituzten bidaietan zamaren zati bat galtzen joaten dira. Zenbait eta abiadura handiagoa, orduan eta errazago irteten dira kamioitik. -
Ekarpenak Lezoko bidegorriari
[2024-06-11]EGUZKI talde ekologistak 3 eskaera aurkeztu ditu Lezoko Udaletxean, guztiak udalerriko bidegorriarekin lotuta. Eskaerak egungo sarea hobetzera bideratuta daude, eta horregatik Udalak kontuan hartu beharko lituzkeela uste dugu.