G7
-
Eskerrik asko G7 EZ! plataformari
2019-08-27Bukatu da Biarritzen G7ren goi-bilera, ezaugarri nagusi guztiz ohiz kanpoko militarizazio-maila izan duena. Kolore guztietako 20.000 polizia eta militarrek bene-benetako salbuespen-egoera sortu dute, eta, horrekin batera, irudi inpaktante bezain nardagarriak utzi dizkigute gogoan. Hala ere, (oroz gain baina ez bakarrik) larunbatean Hendaia eta Irun bitartean 15.000 lagun bildu zituen manifestzioaren bidez, “On est là, même si Macron ne le veut pas” adierazi ahal izan dugu, txaleko horiek kantatzen duten bezala.
-
Aste honetan hitzordu bat duzu G7rekin: esaiezu zer pentsatzen duzun beraien politikez
2019-08-19Munduko 7 estutu aberatsenen agintari gorenak batzartuko dira aste honetan Biarritzen. Ingurua zeharo bunkerizatu dute, baina ez litzateke logikoa izango bunkerizazio horren gainetik beraien politikez zer iritzi dugun azaltzeko aukera aprobetxatuko ez bagenu. G7 EZ! plataformak Irun eta Hendaia bitartean antolatu du “kontragailurra”. Nabarmentzekoa iruditzen zaigu larunbatean, abustuaren 24an, egingo den manifestazioa. Oso-oso jendetsua izango da, seguru.
-
“G7 Ez!” manifestazioa, larunbatean Biarritzen
2019-07-08Datorren larunbatean, hilak 13, manifestazioa egingo da Biarritzen, bertan abuztuan egingo den G7ren goi-bilera salatzeko. Izan ere, abuztuaren 24 eta 26 bitartean Biarritzen bilduko dira munduko zazpi herrialde aberatsenen estatu-buruak, Frantziakoaren presidentziapean. Zazpi herrialdeok dira egun pairatzen dugun larrialdi-egoera ekologiko eta sozialaren erantzule nagusiak. Hain justu, bilduko dira statu quoari eusteko, ez egoera nola onbideratu adosteko.
Bisita Kontadorea






