Datorren larunbatean, hilak 13, manifestazioa egingo da Biarritzen, bertan abuztuan egingo den G7ren goi-bilera salatzeko. Izan ere, abuztuaren 24 eta 26 bitartean Biarritzen bilduko dira munduko zazpi herrialde aberatsenen estatu-buruak, Frantziakoaren presidentziapean. Zazpi herrialdeok dira egun pairatzen dugun larrialdi-egoera ekologiko eta sozialaren erantzule nagusiak. Hain justu, bilduko dira statu quoari eusteko, ez egoera nola onbideratu adosteko.
G7 Ez! plataformaren webgunean askoz informazio aberatsagoa aurkituko duzu: