Albistea

  • Fracking-aren aurkako bizikleta martxa

    2012-06-14
    Partekatu - Compartelo

    EGUZKIk  FRACKING EZ ARABA Plataformaren parte den heinean, honek antolatu duen Bizikleta Martxan parte hartzeko deialdia egiten du.

    frackingBIZIKLETA MARTXA

     

    FRACKING-aren AURKAKO BIZIKLETA MARTXA

    EGUZKI Talde Ekologistak FRACKING EZ ARABA Plataformaren parte den heinean, honek antolatu duen Bizikleta Martxan parte hartzeko deialdia egiten du. Martxa hau ekainaren 16an izango da eta Gasteiz izango du abiapuntua eta baita helmuga ere, Subilanatik pasako delarik. 

    IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK:

    Distantzia: 25Km

    Zailtasun maila txikia

    1. Zatia: Gasteiz-Armentia igoera

    2. Zatia: Armentia-Subilana (bidea asfaltatuta dago)

    3. Zatia: Subilana-Gasteiz (itzulera bide berberetik egingo da)

    EGITARAUA:

    09:30 IRTEERA: Gasteizeko Andaramari Zuria Plazan

    10:30 2.IRTEERA: Armentian

    11:15 bisitaldia Subilana putzura

    12:30 Erromeria Armentiako zelaietan

    13:00 Argazkia

    Informazio gehiago: http://frackingezaraba.org

     

    ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU EGUN HAU FRACKING-aren AURKAKO EGUN MUNDIALA IZAN DADIN!

     

     

     

    EGUZKI TALDE EKOLOGISTA

    2012ko ekainaren 14ean

    eguzki.eguzki@gmail.com// www.eguzki.org

    tlf: 688 66 25 32

     


    Partekatu - Compartelo