Energiak
-
Iñaki Otamendi: “Asko dugu ikasteko Gladysen belaunaldikoen borroka desobedienteez”
2025-06-02Eguzkiko eta Gladys Gogoan kolektiboko antolatzaileok eskatuta, Iñaki Otamendik parte hartu zuen atzo Gladys del Estali Donostian eskaini genion omenaldian. Otamendik adierazitakoa testu honetan bilduta dago. Testu hauxe bera atzo ere argitaratu genuen, omenaldiaren kronika eta irudiekin batera, baina, egia esan, nahiko galduta geratu zen. Horregatik erabaki dugu espazio propioa ematea.
-
Gladysen omenaldiaren kronika eta irudiak
2025-06-01Gaur omendu dugu Gladys del Estal, Gladys musika eta lore artean gogoratzeaz gain, aktualitateko gai bati heldu diogu, eta aurten, azalpen handirik behar ez duten arrazoiengatik, GERRARIK EZ! aldarriak protagonismo berezia izan du. Halaber, Gazako genozidioa ezin aipatu gabe utzi, jakina. Hona hemen omenaldiaren kronika “ilustratua” edo.
-
Gladysen omenaldia, igandean
2025-05-27Gladys Gogoan-ek eta Eguzkik aurten ere Gladys del Estal gogoratzeko eta omentzeko ekitaldi bat antolatu dugu. Igandean izango da, ekainaren 1ean, Gladys Enean. Azken urteotan bezala, omenaldiaren hitzordua bikoitza izango da: 11:30ean Bulebarrean, parkera bizikletaz joateko, eta 12:00etan parkeko atean bertan. Hortik joango gara erromerian parkeko goiko ordekara. Han egingo da ekitaldia, Gladysen oroitarriaren ondoan, aurreskua, lore-eskaintza, kantak eta ohiko osagaiekin. GERRARIK EZ! aldarrikapenak protagonismo berezia izango du.
-
Gladysi omenaldia, ekainaren 1ean
2025-05-06Gladys ekainaren 1ean omenduko dugu aurten. Oraindik hiru bat aste falta dira eta informazio zehatzagoa emateko aukera egongo da, baina, momentuz, hemen duzue kartela. Bide batez, markatu eguna agendan.
-
Gladys del Estalen omenaldia, irudietan
2024-06-01Astelehenean, ekainak 3, 45 urte beteko dira guardia zibil batek Gladys del Estal Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan. Eta aurten ere Gladys gogoratu dugu Donostian, gaur eguerdian, aurresku, lore, kanta, musika eta bizikleten artean, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak Gladys Enean antolatutako ekitaldi batean.
-
Gladys del Estali omenaldia, 45. urteurrenean
2024-05-29Aurten ere Gladys del Estalen omenezko ekitaldia antolatu dugu Gladys Gogoanek eta Eguzkik. 45 urte pasatu dira guardia zibil batek Gladys Tuteran hil zuenetik, buruan tiro bat jota. Omenaldia larunbatean egingo dugu, Gladys Enean, ohi bezala. Lehenengo hitzordua 11:30ean izango da Bulebarrean, handik parkera bizikletaz joan nahi dutenentzat. Bigarrena, berriz, 12:00etan, parkeko ate nagusian. Hortik abiatuko gara erromerian Gladysen oroitarria dagoen lekura.
-
Gladysi omenaldia, ekainaren 1ean
2024-05-14Dagoeneko martxan gaude Gladys del Estali urtero eskaintzen diogun omenaldia antolatzeko. Aurten, 45. urteurrena, ekainaren 1ean egingo dugu, larunbatean. Aurrerantzean ere honetaz xehe-xehe hitz egiteko aukera izango dugu, baina, momentuz, erreserbatu eguna. Bide batez, hona hemen kartela.
-
Omenaldia Gladys del Estali, irudietan
2023-06-03Aurten ere Gladys del Estal omendu dugu Donostian, Gladys Enean, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldi batean. 44 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpenaren testuinguruan. Hemen, irudi-entsala bat, gaur eguerdian parkean bizi izan dugun giroaren isla.
-
Lemoiz gaur, Gladysen omenaldiaren atarian
2023-06-02Kuadrilla polita bildu gara bart Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Roge Blascok Lemoizi buruz egin dituen film dokumental laburrak ikusteko. Albiste honetan, bart arratseko grabazioa oso-osorik, filmak barne. Gogoan izan bihar 12etan Gladysdel Estal omenduko dugula Gladys Enean.
-
“Lemoiz gaur”, Roge Blascoren eskutik, Koldo Mitxelenan
2023-05-31Larunbatean Gladysi eskainiko diogun omenaldiaren osagarri, LEMOIZ GAUR izeneko jardunaldia antolatu dugu bihar ostegunean, ekainak 1, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Bertan, Roge Blasco kazetariak bi film dokumental labur (bakoitza 15 minutu ingurukoa) eskainiko ditu.
-
Gladysi omenaldia, larunbatean
2023-05-30Ekainaren 3an, hau da, lauranbatean, 44 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran gertatu zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan. Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dugu Gladys Enean.
-
Gladys gogoan, “Paperezko Mila Eguzki” EPa plazaratu dute Andoni Olaetxeak eta Telmo Trenorrek
2022-11-06Txiki-txikitatik Egian ezagutu duten Gladysen iruditerian inspiratutako EPa argitaratu dute Andoni Olaetxeak eta Telmo Trenorrek. Lehenengo kanta joan den ekainean ezagutarazi zuten, hain justu, Gladysi urtero Galdys Eenan egin ohi zaion omenaldian bertan. Orain, berriz, EPa osatu dute. Guztira, lau kanta.
-
Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago
2022-06-05Aurten ere Gladys del Estal omendu dugu Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldi batean. Lore, kanta eta bizikleten artean, kuadrillakoek gogoratu dute lagun aktibo hura, umore berezi-berezia zuena. Baina Gladys gogoratzeko ez ezik ikuspegi ekologistatik gaur egungo egoeraren irakurketa bat egiteko tartea ere izan da. Hona hemen irudi-entsalada bat eta irakurketa.
-
Gladysi omenaldiak Donostian eta Tuteran
2022-06-01Ostiralean, ekainak 3, 43 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran gertatu zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan. Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dute Gladys Enean. Datorren igandean izango da, ekainaren 5ean. Baina ez da omenaldi bakarra izango, Tuteran ere, Bardea Libre kolektiboak antolatuta, 3an bertan egongo baita ekitaldi bat. Gauza gehiago ere badira.
-
Ekainaren 5ean, Gladysi omenaldi berri bat Donostian, hil zuten 43. urteurrenean
2022-05-26Ostiralean, ekainak 3, 43 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran gertatu zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan. Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dute Gladys Enean. Datorren igandean izango da, ekainaren 5ean.
Bisita Kontadorea






