Albistea

  • “Gasbidea Aralartik ez” manifestazioa, larunbatean Lekunberrin

    2023-03-23
    Partekatu - Compartelo

    Larunbateko manifestazioaren berri emateko agerraldi jendetsua, izaki mitologikoekin eta guzti.

    Larunbateko manifestazioaren berri emateko agerraldi jendetsua, izaki mitologikoekin eta guzti.

    “Gasbidea Aralartik ez” lemapean, larunbatean, hilak 25, manifestazioa egingo da Lekunberrin, Aralar Zaindu Dezagun! plataformak deituta. Plazatik abiatuko da, 18:00etan.

    Helburua da Aralarko Natur Parkean barrena egin nahi duten gasbidea salatzea eta informazio- eta parte hartze-prozesu gardenagoa eskatzea, proiektuak ingurumenean, gizartean eta ekonomian izan ditzakeen eragin negatiboak arintzeko. Hau da, gasbide-proiektua bertan behera uztea ere ez dute eskatzen, baizik eta Plazaolako trenbide zaharretik barrena egiteko aukera hobeto aztertzea. Izan ere, aukera hori baztertu zen, plataformaren iritziz, behar bezala aztertu gabe.

    Plataformak berak oso ongi azaltzen du dena honako bideo honetan:

    Gasbidea hemendik ez! – YouTube

    Honako honek ere, atxikimenduekin eta, merezi du:

    https://www.youtube.com/watch?v=3Sqkf7BQ_Lo

    aralar_gasbidea


    Partekatu - Compartelo