Albistea

  • Lekunberri: ostirala 23 hitzaldia Goiener eta Som Energiarekin

    2015-01-18
    Partekatu - Compartelo

    Lekunberri 2015-01-22 goienerIturria: Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana.

    Baina zer dira energia kooperatibak?: irabazteko asmorik gabeko kooperatibak zeinean %100ean eredu berriztagarria lortzen lan egiteko eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten milaka pertsona biltzen diren kooperatibak dira. Hori da Goiener kooperatiba bere weborrian jartzen duena.

    Beste galderak ere erantzungo dira hitzaldian:

    • Nola kontsumitu eta ekoiztu energia berriztagarriak?
    • Zergatik aukeratu energia kooperatibak eta utzi enpresa handiak (Iberdrola, Endesa, …)?
    • Zer egin behar da energia kooperatiba batean parte hartzeko?

    Hitzaldian Nafarroan mugitzen diren hauetako bi kooperatibako kideak arituko dira: Goiener eta Som Energia / Energia Gara.

    Hitzaldia hurrengo ostiralean izango da, urtarrilak 23a, arratsaldeko 19:00etan, Larraungo Udaletxearen aretoan, Lekunberrin.

    Antolatzailea, Kalaxka taldea da. Orain dela gutxi beste hitzaldi bat egin zuen Kalaxka Lekunberrin, Sustraiko Burujabetza Energetikoaren txostenari buruzkoa.


    Partekatu - Compartelo